2026/10/13 - 2026/10/31

"10 URTE ITSASOAREN OROIMEN HISTORIKOA. 20 ERAKUSKETA"

"10 AÑOS DE MEMORIA HISTÓRICA DEL MAR. 20 EXPOSICIONES"

"10 URTE ITSASOAREN OROIMEN HISTORIKOA. 20 ERAKUSKETA"
Erakusketa

Deskribapena

2016 eta 2026 artean antolatutako 20 erakusketen antologia dugu erakusketa hau: Argentina, naufragioak, itsasargiak, armadoreen etxeak, abandonatutako itsasontziak, itsasoko salbamendua…Errenterian, Pasaian, Donostian, Castro Urdialesen, Bermeon, Pinofranqueadon (Caceres), Irunen… egindako erakusketak.

Erakusketak azalpen panel eta panel ilustratuak dauzka, bai eta hondoratze arrasto, itsasketa-karta, nabigazio konpasa, bandera kodea, nabigazio egunkari eta abarrak ere.

Erakusketarekin lotuta, gainera, bi jarduera egingo dira: batetik, urriaren 22an, Lucía Goñiren 'Galerna: el horizonte infinito' dokumentala proiektatuko da, 1961ko enbata handiari buruzkoa; eta urriaren 23an, 'Rescate en la mar: Historia del salvamento marítimo' hitzaldia emango du Manuel Torresek. Biak 18:30ean izango dira.

Publiko guztiei zuzendutako erakusketa, doan. Azalpenak elebitan daude. Urriaren 13tik 31ra, astelehenetik larunbatera 17:00-20:00.

Arkeolur Elkartearen eskutik.

"10 URTE ITSASOAREN OROIMEN HISTORIKOA. 20 ERAKUSKETA"

Lekua / LugarXenpelar Etxea
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario17:00 - 20:00
Iturria / Fuentekultura.errenteria.eus

Kokalekua