Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/09/29

"40 urte bizikidetza eraikitzen"

"40 años construyendo convivencia"

"40 urte bizikidetza eraikitzen"
Bestelakoa

Deskribapena

Azken lau hamarkadetan Euskadin bakearen eraikuntzak izan duen bilakaera aztertzeko belaunaldien arteko jardunaldia izango da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolatuta. Jardunaldiaren izenburu osoa: Kontzientzia-eragozpenetik bake-hezkuntzara: 40 urte bizikidetza eraikitzen. 

Kontzientzia-eragozpenaren eta mugimendu antimilitaristen sustraietatik abiatuta, gaur egungo bakerako hezkuntza, bizikidetza eta giza eskubideen erronketara iritsi arteko bidea izango da ardatza. Jardunaldian honako gai hauek landuko dira: memoriaren transmisioa, identitate anitzak, bizikidetza, bakea aro digitalean, gazteek gaur egun giza eskubideen eta gatazken arloan dituzten erronkak, Euskadiko bakerako hezkuntza-praktiken bilakaera, eta feminismoa zein intersekzionalitatea bakearen eraikuntzan.

Mahai-inguruen, dinamika parte-hartzaileen eta giza-liburutegien bidez, iraganetik ikasi eta etorkizuneko bakearen eraikuntzari buruz hausnartzeko gunea eskainiko da.

Informazio gehiago eta izen-emateak: www.egk.eus 

"40 urte bizikidetza eraikitzen"

Lekua / LugarSan Telmo Museoa
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario09:00-17:30
Iturria / FuenteDonostia Kultura

Kokalekua