BARAÑAINGO SAHATS EUSKALTEGIAREN 50. URTEURRENA
50 ANIVERSARIO DEL EUSKALTEGI SAHATS DE BARAÑAIN

Deskribapena
Mende erdia egin du Sahats euskaltegiak Barañaingo herritarrak euskalduntzen eta euskal kultura hedatzen, eta IKAko euskaltegiak antolatutako ekitaldi honek emanen dio hasiera urteurren hori ospatzeko prestatu duten egitarauari.
Bertsoek, musikak, antzerkiak eta dantzak lagunduta, berrogeita hamar urte horietan euskaltegian ikasle, irakasle eta laguntzaile aritu diren eta ari diren guztiek elkartu eta auzolanean egindako ibilbide eder hori gogoratuko dute.
Ekitaldia amaitutakoan, auditorioan berean, otamen txiki bat izanen da, bertaratutakoek elkar agurtu eta goza dezaten, lagunarteko giroan.