Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/18

AB100: The National Tabakaleran: "A Lot of Sorrow" lanaren aurkezpena eta proiekzioa

AB100: The National en Tabakalera: Presentación y proyección de "A Lot of Sorrow"

AB100: The National Tabakaleran: "A Lot of Sorrow" lanaren aurkezpena eta proiekzioa
Bestelakoa

Deskribapena

Matt Berninger The National taldeko abeslariak eta Ragnar Kjartansson artistak A Lot of Sorrow sei orduko performance-filmaren aurkezpena egingo dute Tabakaleran, 11:00etatik 11:30era. Aurkezpena ingelesez izango da, itzulpenik gabe. Ondoren, 11:30etik aurrera, ikus-entzunezko lana osorik proiektatuko da.

A Lot of Sorrow sei orduko performance-filma da. Bertan, The National taldeak “Sorrow” hiru minutu eta erdiko balada behin eta berriz jotzen du. Nekea agertzen doan heinean, tempoan, tonuan eta interpretazioan gertatzen diren aldaketa sotilek abestiaren malgutasun emozionala eta adierazpen-indarra azaleratzen dituzte. Kjartansson tarteka agertzen da eszenan, laguntzaile lanetan, musikariei janaria eta ura eskainiz. Kameraren ikuspuntu aldakorrek interpreteen eta ikusleen arteko energia-trukea jasotzen dute, patetismoa, umorea, erresistentzia eta emozio kolektiboaren esperientzia uztartuz.

AB100 musika, arte bisualak eta sorkuntza kolektiboa uztartzen dituen topaketa da, Aaron eta Bryce Dessner musikarien 50. urtebetetzea ospatzeko sortua. Programak urteetan zehar beren ibilbideak gurutzatu dituzten artistak, idazleak eta kolaboratzaileak bilduko ditu Donostian eta Biarritzen, adiskidetasun-loturak, truke artistikoa eta partekatutako sorkuntza-prozesuak ospatzeko.

Asteburuan zehar, kontzertuak, performanceak, topaketak eta arte bisualetako proposamenak egingo dira bi hirietako hainbat espaziotan. Tabakalerak bat egingo du programarekin Ragnar Kjartanssonen A Lot of Sorrow lanaren proiekzioarekin —The National protagonista duen sei orduko performance-filma— eta Ludmilla Balkisen Voices Within soinu-eskulturen instalazioarekin, Bryce Dessner eta Julien Chaillourekin elkarlanean sortua.

*Zinema-aretora sartzea librea izango da, edukiera bete arte, eta proiekzioan zehar edozein unetan sartu eta irteteko aukera izango da.

AB100: The National Tabakaleran: "A Lot of Sorrow" lanaren aurkezpena eta proiekzioa

Lekua / LugarTabakalera
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / HorarioAurkezpena 11:00-11:30 / Proiekzioa 11:30-17:30
Iturria / FuenteTabakalera

Kokalekua