Adarretatik 2026: NHIL
Adarretatik 2026: NHIL

Deskribapena
Aderretatik 2026 jaialdiaren barne.
Aretxabaletako taldeak 8 urte daramatza martxan lehen doinuak eraikitzen hasi zenetik. Donostiako Jazzaldian, BIME Bilbao eta Radio 3ko agertokietatik igarotako taldea da NHIL.
Etxea izeneko hirugarren lanak, garai berri bat ezarri du taldean; bai estiloari dagokionez, baita taldeko kideei dagokienez ere.
Bilduma honetan, kantak koloretsuagoak dira eta zuzenean jotako xarma dute; orokorrean, pop-soul sofistikatuan landuak.
Oraingoan, Tarragonako La CasaMurada estudioan grabatu dituzte euskaraz idatzitako 7 kantak. Disko osoa su bajuan prestatua eta zuzenean grabatua izan da SantiQuizhpe soinu ingeniariaren zuzendaritzapean. Etxeak agerian utziko ditu sorkuntza honen atzean dagoen artisautza, gordintasuna eta sentsibilitatea.