Adarretatik 2026: Patricia Reckless with The Cherry Boppers + Brigitte Emaga with Soundara Collective
Adarretatik 2026: Patricia Reckless with The Cherry Boppers + Brigitte Emaga with Soundara Collective +

Deskribapena
Aderretatik 2026 jaialdiaren barne.
Patricia Reckless with The Cherry Boppers
The Cherry Boppers 2004an sortu zen Bilbon, garai bateko erritmo beltzez gozatzeko eta horiek zabaltzeko asmoz: Jazzetik abiatuta eta Souletik Funkera. Ordutik, hainbat LP, 7” disko eta DVD bat kaleratu dituzte, eta ia 300 kontzertu eskaini dituzte Euskal Herrian, Espainiako Estatuko beste hainbat tokitan eta baita Frantzia, Alemania, Eskozia eta Holandan ere. Ibilbideko une gogoangarrienen artean daude Donostiako Jazzaldia, Sly and the Family Stoneren aurretik jo zutenean; Imagina Funk-en, The New Mastersosekin batera; Edinburgoko Jazz-Blues Jaialdia; Buenafuente TV saioa; Amsterdameko Paradiso Cluben eta Municheko Olympia Parken emandako kontzertuak. Patricia Reckless bilbotar abeslaria da. Txikitatik Soul, R&B eta Funk zale amorratua, Amy Winehouse eta Sharon Jones bezalako artistak ditu inspirazio iturri. Haien eragina nabari da eszenatokian, musikarekiko duen grina eta sentitzen duena transmititzeko duen moduan.
Brigitte Emaga with Soundara Collective
Brigitte Emaga Bartzelonan jaiotako abeslari eta sortzailea da. Bere ibilbidea Soul, Funk, R&B eta Afrikako musikek markatu dute. Gaztetatik hasi zen kantatzen. Hainbat agertokitan, TB, eta ekoizpen handietan aritu da: Hair, Dirty Dancing,... La Voz saioan finalista izan zen. Gaur egun, Soundara Collective aurkezten digu. Soul, Funk eta Disco-aren klasiko handiak uztartzen dituen proiektua. Formazioan Haizea Martiartu (saxoan), Irene Garcés (gitarran), Stephy Viteri (baxuan), Kathy Benítez (baterian) eta Lídia Facerías (teklatuan) aritzen dira. Brigitte Emagarekin, Llum Blancafort, Sandra Tangerina eta Bren abeslariek ere parte hartzen dute. Emaitza emakumez osatutako taldea, talentua eta eszenatokiko energia indartsuarekin.