Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/18

Afrikaldia 2026: "After the long rains"

Afrikaldia 2026: "After the long rains"

Afrikaldia 2026: "After the long rains"
Jaialdia

Deskribapena

Afrikaldia 2026 afrikar zinemen euskal jaialdiaren barne.

Afrikaldia heldu baino lehen, 8 urtetik gorako haurrentzako jarduera berezia egingo dugu. After the Long Rains filma ikusi aurretik, Aisharen istorioan murgiltzeko dinamika batzuk egingo ditugu. Ondoren, filmaz gozatuko dugu eta, amaitzeko, eskulan eta hausnarketa jarduera egingo dugu, gure ametsak partekatzeko.

AFTER THE LONG RAINS (2023)

Aisha hamar urteko neska da. Bere ametsa? Europara joatea eta aktore izatea. Horretarako, arrantzale bihurtzea erabakitzen du, itsasontziz Europara bidaiatu ahal izateko. Baina bere amaren ustez, arrantza gizonen kontua da. Aishak, hala ere, ez du amore emango eta bere ametsaren alde borrokatuko du.

  • Zuzendaritza: Damien Hauser
  • Herrialdea: Kenia

 

Afrikaldia 2026: "After the long rains"

Lekua / LugarIzaskun Arrue Kulturgunea – Gasteiz Antzokia
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario12:00
Iturria / Fuenteiak.eus

Kokalekua