Antiqva 2026: "El Mar Negro: fronteras reales, fronteras imaginarias"

Deskribapena
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako hitzaldia, Antiqva, Antzinari buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan:
El Mar Negro: fronteras reales, fronteras imaginarias.
Antzinatean, Itsaso Beltza edo Ponto Euxino mundu ezagunaren ipar-ekialdeko muga inguratzen zuen hastapeneko espazioa izan zen. Greziarrek beraien errealitatean sartu zuten korronte traidore eta lautada itzelezko espazio itxi hori: lehenik, mitoaren bidez, Jason, Ifigenia edo Akilesen abenturen bidez; geroago, kolonizazioaren bidez, non greziar kokaleku ugari ezarri baitziren itsasertz pontikoetan, bertako herriekin harreman ugari sortuz. Horietatik guztietatik, aipamen berezia merezi dute eszitiarrek, estepa norponikoetan zehar hiririk eta mugarik gabeko benetako inperioa eraiki zuten herri nomadak.
Marta Oller Filologia Klasikoan lizenziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB), Lizentziaturako Sari Bereziarekin. Ondorengo jarduera zientifikoaren fruituak dira El culto de Aquiles: recogida y análisis de fuentes epigráficas y literarias ikerketa lana eta Akilesen kultuaren jatorriari eta hedapenari buruzko tesia. Gaur egun, Greziako munduko atzerritartasunari buruzko ikerketa-proiektu baten parte da, eta irakasle agregatua da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Greziera eta Kultura Klasikoa espezialitatean.
Partaideak: Marta Oller Guzmán; Javier Mina.