Antiqva 2026: "Las fronteras del antiguo Egipto: territorio, identidad y alteridad"
Antiqva 2026: "Las fronteras del antiguo Egipto: territorio, identidad y alteridado"

Deskribapena
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako hitzaldia, Antiqva, Antzinari buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan:
- Las fronteras del antiguo Egipto: territorio, identidad y alteridad
Hitzaldi honetan, Antzinako Egiptoko mugaren kontzeptua izango da aztergai, bi alderditatik begiratuta, fisikoa eta sinbolikoa. Antzinako egiptoarrek beren lurraldea nola ikusten zuten eta egiptoarra eta atzerritarra definitzeko eta bereizteko imajinarioak nola eraiki zituzten aztertuko da. Horretarako, testu iturrien, iturri ikonografikoen eta arkeologikoen azterketa uztartuko dira, Nilo haraneko mugaren nozioa artikulatu zuten mekanismo kultural, politiko eta ideologikoak ulertzeko.
Raúl Sánchez Casado Ramón y Cajal programako ikertzailea da Sevillako Unibertsitateko Antzinako Historiako Departamentuan. Bere ikerketa lana Erresuma Zaharreko gizarte antolamenduan, administrazioan eta hileta gurtzan oinarritzen da, arreta berezia jarrita patronazgo sareei eta nekropolien kudeaketan inplikatutako taldeei.
Partaideak: Raúl Sánchez Casado; Javier Mina.