Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/06

Antiqva 2026: "Limes imperii: la frontera del Imperio Romano"

Antiqva 2026: "Limes imperii: la frontera del Imperio Romano"

Antiqva 2026: "Limes imperii: la frontera del Imperio Romano"
Hitzaldia

Deskribapena

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako hitzaldia, Antiqva, Antzinari buruzko XXXIII. Jardunaldien barruan:

  • Limes Imperii: la frontera del Imperio Romano

Erromako muga (limes imperii), Augustok hasi zuen eta hedatuz joan zen, harik eta K.o. II. mendean zabalkunderik handiena lortu zuen arte: 5000 km baino gehiago hartzen zituen, Egungo Britainia Handiaren iparraldetik abiatuta Europa alderik alde zeharkatzen zuen Itsaso Beltzeraino, Asiako lurretan barrena sartzen zen Itsaso Gorriraino, eta Afrikako iparraldetik Atlantikoraino iristen zen.  Muga sistema horren aztarnak ditugu kanpamentuak, gotorlekuak, harresiak, hobiak, zaintza-dorreak eta kokaleku zibilak. Eremu batzuk gotortze sistema jarraitua dute, hala nola limes germanoretikoak, Adrianoren harresiak edo Antoninorenak, azken biak antzinako Britainian eraikiak.

Ángel Morillo Cerdán Arkeologiako katedraduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.

Partaideak: Ángel Morillo Cerdán; Javier Mina.

Antiqva 2026: "Limes imperii: la frontera del Imperio Romano"

Lekua / LugarKMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario19:00
Iturria / Fuentekmk.gipuzkoa.eus

Kokalekua