2026/10/24 - 2027/02/21

"Artea eta paleontologia", Mauricio Antón-en erakusketa

"Arte y paleontología", exposición de Mauricio Antón

"Artea eta paleontologia", Mauricio Antón-en erakusketa
Erakusketa

Deskribapena

Erakusketa Mauricio Antón (Bilbo, 1961) paleoartistaren ibilbide profesionalari eskainia dago. Ilustratzaile paleontologiko profesionala da, eta mundu osoko museoetan erakusketa ugaritarako lan egin du. Bere ilustratzaile-lana ezin da bere ikerketa-lanetik bereizi, eta, horren ondorioz, zientzia-artikulu ugari argitaratu ditu.

Erakusketan Antonek ikerketa paleontologikoko proiektuetan, argitalpenetan eta erakusketetako kolaborazioetan egindako lana aurkezten da olioen, arkatzezko marrazkien eta formatu digitaleko erreprodukzio batzuen bidez. Paleoartista batek nola lan egiten duen aztertzen du eta bere ekoizpenaren hainbat adibide aurkezten ditu, desagertutako animalia eta ekosistemetatik hasi eta giza eboluziorainoko irudien bitartez.

Bisita gidatuak

  • Urriaren 31etik aurrera
  • Astearteetan 10:30 (cas) + 18:00 (eus) | larunbatetan, 10:30 (eus) + 18:00 (cas)
  • Bisita doakoa da (beharrezkoa da web bidez lekua erreserbatzea), baina museoko sarrera erosi behar da. Erreserbak urriaren 23tik aurrera.
  • Bisita egiteko gutxinez 2 laguneko taldea osatu behar da.

"Artea eta paleontologia", Mauricio Antón-en erakusketa

Lekua / LugarSan Telmo Museoa
Herria / Municipio
Prezioa / Precio10 €
Ordutegia / HorarioAsteartetik igandera 10:00 - 20:00
Iturria / FuenteDonostia Kultura

Kokalekua