2025/03/28 - 2035/03/31

"Asins,Oteiza,Palazuelo. Haraindikoari itxura ematea"

"Asins, Oteiza, Palazuelo. Dar forma a lo transcendente"

"Asins,Oteiza,Palazuelo. Haraindikoari itxura ematea"
Erakusketa

Deskribapena

XX. mendearen lehen hamarkadetako abangoardia modernoek hizkuntza formal berriak inauguratu zituzten, abstrakzioaren bidean poetika berriak, eta haiei esker inoiz ez bezalako konfigurazio erreal eta imaginarioak sortu ziren. Beste irudi batzuek, geometrikotik, konkretutik eta analitikotik abiatuta, konbentzio figuratibo, informal edo espresionistak zalantzan jarriko zituzten hainbat irudikapen sinboliko, metafisiko, transzendente edo mistiko izendatu zituzten.

Elena Asins (Madril, 1940-Azpiroz, Nafarroa, 2015), Jorge Oteiza (Orio, Gipuzkoa, 1908–Donostia, 2003), eta Pablo Palazuelo (Madril, 1916-Galapagar, 2007) izan dira printzipio abstraktuaren lehian aitzindariak, hainbat aukera formal eta, batzuetan, konbergentetatik abiatuta. Beren ikerketa-prozesuetan eta beren poetika formaletan egitura, geometria, espazioa, seriea, laugarren dimentsioa eta transzendentzia bezalako nozioekiko interesa erakusten dute.

Azterketa-kasu honetan, artista horiek abstrakzio geometrikoaren eta predikatu sinboliko, zehatz, matematiko edo mistikoen bidetik egindako ibilia aztertzen da. Oinarri analitikoekin elkarrizketan sortutako intuizio sortzailearekiko, urrezko atalarekiko eta arkitekturarekin eta hirigintzarekin elkarrizketan dauden gai espazialekiko intere sak elkartzen ditu.

Asins,Oteiza,Palazuelo. Haraindikoari itxura ematea azterketa-kasu bat da Bilduma HAU Colección. Oinarrizko mugimenduak (1950-2000) bildumako erakusketan.

Komisariotza: Fernando Golvano

 

"Asins,Oteiza,Palazuelo. Haraindikoari itxura ematea"

Lekua / LugarArtium Museoa
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / HorarioAsteartetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara
Iturria / FuenteArtium Museoa

Kokalekua