2026/11/19 - 2027/03/07

"Zerumugara agertu. Chillida anaiak, Eduardo eta Gonzalo Zabalagan"

"ASOMAR AL HORIZONTE. Hermanos Chillida, Eduardo y Gonzalo en Zabalaga"

"Zerumugara agertu. Chillida anaiak, Eduardo eta Gonzalo Zabalagan"
Erakusketa

Deskribapena

Zerumugara agertu. Chillida anaiak, Eduardo eta Gonzalo Zabalagan Gonzaloren pintura eta Eduardoren eskultura-lana elkarrizketan jartzen dituen lehen erakusketa bateratua da. Alicia Chillidak komisariatuta eta haien oinordekoek bultzatuta, erakusketak artisten lana aztertzen du, haien sorkuntza-lanean hartutako espiritu zorrotz eta irmoari jarraituz.

Gonzalo Chillidaren jaiotzaren mendeurrenarekin (1926) bat eginez, erakusketak bi unibertso sortzaile bilduko ditu lehen aldiz. Hizkuntza artistiko desberdinetatik abiatuta, naturaren, hutsunearen eta isiltasunaren inguruko kezkak partekatzen dituzte biek. Hala, Gonzaloren pinturaren giro metafisikoak Eduardoren eskulturarekin hitz egingo du; azken horren lana grabitatearen aurkako etengabeko matxinadak markatzen du, materiaren eta espazioaren esplorazioan.

Erakusketarako artxiboen inguruko ikerketa-lan garrantzitsua egin da, eta Gonzalo Chillidaren zenbait obra berreskuratzeko aukera eman du, 2008an hil zenetik lehen aldiz ikusi ahal izango direnak. Haren legatuaren zati bat, Bilboko Arte Ederren Museoan gordeta dagoena, Chillida Lekura ekarriko da.

"Zerumugara agertu. Chillida anaiak, Eduardo eta Gonzalo Zabalagan"

Lekua / LugarChillida Leku
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario—
Iturria / Fuentemuseochillidaleku.com

Kokalekua