2026/09/24 - 2026/12/21

Asteklima 2026: "Tokiko artoak"

Asteklima 2026: "Maíz local"

Asteklima 2026: "Tokiko artoak"
Erakusketa

Deskribapena

Asteklima 2026 ekimenaren barruan.

Irailaren 24tik abenduaren 21era, "Tokiko artoak" erakusketa iksugai egongo da Cristina Enea museoan.

Artoa elementurik inportanteenetako bat izan da laborantzako eta sukaldaritzako kulturan Euskal Herriko isuri atlantikoan. Azken urteetan, ordea, labore gisa desagertzen joan eta gero, gutxiago kontsumitzen da. Prozesu horren ondorioz, desagertzen ari dira mendeotan bertakotzen joan diren arto aldaerak, herriz herri eta bailaraz bailara egokitu direnak. 2025ean, 27 arto aldaera dentifikatu ziren eta aldaera bakoitza zein zaurgarritasun mailan dagoen aztertu zen.

Argazki erakusketa honetan, egindako lanaren lagin bat ikusi ahal izango da, aldaerak, kokapenak eta berezitasunak aipatzen direlarik. Erakusketa aukera ederra izan daiteke ekoizle eta produktugileentzat, tokiko artoak eta eratorritako produktuek gaur egun eskaintzen duten potentziala aztertu nahiko balute.

Asteklima 2026: "Tokiko artoak"

Lekua / LugarCristina Eneako Dokumentazio Zentroa
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / HorarioAstelehenetik Ostiralera: 9:30-18:00; Larunbatetan: 15:00-19:00; Igande eta jai egunetan: 10:00-14:00
Iturria / Fuentecristinaenea.eus

Kokalekua