AULA / GELA: Marmara
AULA / GELA: Marmara

Deskribapena
Egun Photomuseumenen ikusgai dagoen Terra, Maite Saavedra Ordorikaren argazki-erakusketaren harira, Marmara taldeak kantaldia eskainiko du ostiral honetan.
Marmara
Lekeitioko hiru ahizpa, itsasgizonen alabak eta bilobak. Kostaldeko jende gehienak bezala, itsasoarekin lotura estua dute.
Beti abestu izan dute —etxean zein aukera sortzen zen bakoitzean—; izan ere, Lekeition odolean daramaten tradizioa da hori.
Pixkanaka, itsasoan oinarritutako beren testuei musika jartzen eta etxean abesten hasi ziren. Egun batean, lagun batek entzun eta idazten zein konposatzen jarraitzera animatu zituen; horretarako, 2021ean Madrilen ikuskizun bat prestatzea proposatu zien. Hala sortu zen Marmara, itsasoarekiko duten harremana aztertzen duen eta hiru ahotsetako a cappella ahots-moldaketak uztartzen dituen ikuskizuna.
Ordutik, Lekeition eta inguruetan hainbat lekutan eman dituzte emanaldiak.
Beren abesti propioak a cappella abesten dituzte, baita eurek moldatutako abesti herrikoiak ere.
Azkenaldian, antzerki-eszenografiarik gabe eta gitarraren laguntzaz aritzen dira, areto txikiagoetara hobeto egokitzeko.