2026/10/03 - 2026/11/01

"Baby art" (Guggenheim)

"Baby art" (Guggenheim)

"Baby art" (Guggenheim)
Formakuntza

Deskribapena

Estimuluz jositako jolaserako gunea, haurtxoek eta familiek Museoko artelanak ezagutzen dituzten bitartean elkarren arteko hartu-emana sustatzeko helburuz sortua.

Hiruhileko honetan, Jenny Holzer, Steve McQueen edo Dan Flavin bezalako artistek argiarekin egindako obrak hartuko ditugu abiapuntu gisa.

Hilabeteotan, jakin-mina pizten eta pertzepzioa garatzen lagunduko duen ingurune murgiltzaile bihurtuko dira Museoko txoko-mokoak. Argia, soinua eta mugimendua uztartzen dituen ibilbidearen bitartez, ikusiko dugu kolore ezberdinek eta soinu-elementuek nola eraldatzen duten hautematen duguna. Jarduerak gure sentsorialtasuna areagotzen lagunduko digu, baita arreta, presentzia eta ikerketa-gaitasuna sustatzen ere.

Adina: 6-36 hilabete 

Iraupena: 120 min. saio bakoitza

Saioak:

  • Urriak 3, larunbata, eta urriak 4, igandea: 12–24 hilabete (goizez gaztelaniaz eta arratsaldez euskaraz)

    Urriak 10, larunbata, eta urriak 11, igandea: 6–12 hilabete (gaztelaniaz)

    Urriak 17, larunbata, eta urriak 18, igandea: 24–36 hilabete (goizez gaztelaniaz eta arratsaldez euskaraz)

    Urriak 24, larunbata, eta urriak 25, igandea: 24–36 hilabete (goizez euskaraz eta arratsaldez gaztelaniaz)

    Urriak 31, larunbata, eta azaroak 1, igandea: 12–24 hilabete (gaztelaniaz)

Saioen gidariak: Aitziber Aguirre, Ismene Madariaga, Mertxe Periz eta Mónica Rodríguez-Curiel

"Baby art" (Guggenheim)

Lekua / LugarGuggenheim Bilbao Museoa
Herria / Municipio
Prezioa / Precio9 €
Ordutegia / HorarioLarunbatak 11:00etan eta 16:30etan / Igandeak 11:00etan
Iturria / FuenteGuggenheim Museoa

Kokalekua