2026/10/09 - 2026/11/09

BAFFEST 2026: "Sutura", Resbaladero kolektiboaren erakusketa

BAFFEST 2026: "Sutura", exposición del colectivo Resbaladero

BAFFEST 2026: "Sutura", Resbaladero kolektiboaren erakusketa
Erakusketa

Deskribapena

BAFFEST 2026 jaialdiaren barne.

‘Sutura’ Resbaladero kolektiboko lau argazkilarik elkarlanean garatutako argazki-proiektua da. Emakumeentzat seguruak ez diren espazioei buruzko hausnarketa egiten du, eta fanzine baten bidez gauzatzen da.

‘Resbaladero’  2023an Gasteizen sortutako fotozine-argitalpen autoeditatua da, tokiko hainbat gai argazkigintzaren bidez ikuspegi ireki, kritiko eta gogoetatsu batetik jorratzeko helburuarekin. Sorkuntza kolektiboaren eta, euskarri gisa, paperaren aldeko apustua egiten dugu. Unean-unean tokiko sareko beste pertsona eta sormen-kolektibo batzuekin kolaboratzen dugu. Gure asmoa gure garaiarekin eta gure lurraldearekin lotutako narrazio desberdinak jasoko dituen fotozine-corpus bat sortzea da.

‘Resbaladero’ izena du, halaber, proiektu honen atzean gauden argazkilari-kolektiboak: Silvia Díez Menéndez – Virginia González – David Guerrero – Josean Pablos – Ana Padró – Charo Ramírez – Mikel Rivera – Saúl Vara

BAFFEST 2026: "Sutura", Resbaladero kolektiboaren erakusketa

Lekua / LugarAnaien parkea
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario—
Iturria / Fuentebaffest.eus

Kokalekua