2026/11/22

"Baginaren bakarrizketak"

"Baginaren bakarrizketak"

"Baginaren bakarrizketak"
Antzerkia

Deskribapena

Emakumeen sexualitateak ikuspegi, alde eta ertz ugari ditu; poliedrikoa da. Eve Ensler-ek guztiak lantzen ditu ausardiaz, ezein alboratu gabe eta klixe, topiko eta estereotipoetatik ihes eginez.

Testu honen jatorria egileak hainbat klase sozial, adin, arraza eta erlijiotako emakumeei egindako elkarrizketetan dago.

Material horrekin guztiarekin, Eve-k benetako testigantzen mosaikoa eraiki du, batzuk bitxiak dira, beste batzuk xelebreak, baita latzak ere. Hala ere, gehienetan umorea da nagusi.

Baginaren bakarrizketak emakumeen sexualitateari buruzko collage bat dira, eta Eve Ensler ironia, samurtasun eta hizkuntza zaindu eta, batzuetan, poetikoz hurbiltzen zaio horri.

Fitxa artistikoa:

  • Testuaren egilea: EVE ENSLER
  • Zuzendaria: BEGOÑA BILBAO LEJARZEGI
  • Ikuskizunaren iraupena: 75 minutu
  • Antzezleak: INTZA ALKAIN, TANIA FORNIELES, IRAITZ LIZARRAGA

"Baginaren bakarrizketak"

Lekua / LugarBaztan
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario18:00
Iturria / Fuentebaztan.eus

Antolakuntzagile

Txalo Produkzioak

Kokalekua

Galeria

"Baginaren bakarrizketak" — irudia 2