2027/04/14

Bilboko Udal Txistulari Banda: "EI, TXISTULARI!"

Banda Municipal de Txistularis de Bilbao: "EI, TXISTULARI!"

Bilboko Udal Txistulari Banda: "EI, TXISTULARI!"
Kontzertua

Deskribapena

Bilboko Udal Txistulari Bandaren 2026-2027 denboraldiaren barruan.

Denboraldiari amaiera emateko hitzordua apirilaren 14an izango da, Campos Elíseos Antzokian, “EI, TXISTULARI!” ikuskizunaren edizio berri batekin. Diziplina anitzeko proposamenak euskal kultura bizitzeko eta transmititzeko hainbat modu bilduko ditu berriro oholtza gainean. Oraingo honetan parte hartuko dute Arratiako Koruak, Antzarte Dantzari Taldeak, Bilbao Musikako txistu ikasleek, Iñar Sastrek pianoan, Eriz Pérezek gitarran eta Amaiur Cajaravillek baxuan. Eider Zenarruzabeitiak ere parte hartuko du ikuskizunaren aurkezpenean.

Musika, kantua eta dantza elkartuko dira, horrela, “Soinu Zaharrak, Begirada Berria” denboraldiaren espiritua laburbilduko duen amaieran: belaunaldiz belaunaldi eraikitako musika-ondarea gorde eta partekatzea, baina sorkuntzatik, lankidetzatik eta gaur egunera irekitako begiradatik abiatuta.

 

 

 

 

 

 

Bilboko Udal Txistulari Banda: "EI, TXISTULARI!"

Lekua / LugarCampos Elíseos Antzokia
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario—
Iturria / Fuentebilbao.eus

Kokalekua