Bilboko Udal Txistulari Banda: "IDURIAK"
Banda Municipal de Txistularis de Bilbao: "IDURIAK"

Deskribapena
Bilboko Udal Txistulari Bandaren 2026-2027 denboraldiaren barruan.
Bilboko Udal Txistulari Bandak urriaren 7an, asteazkena, emango dio hasiera 2026-2027 denboraldiari, 19:00etan, Euskalduna Jauregian, “Iduriak” kontzertuarekin. “Soinu Zaharrak, Begirada Berria” ziklo berria osatuko duten zortzi emanaldietatik lehena izango da.
Hitzordu hau txistuari lotutako musika-ondarera ikuspegi berritu batetik hurbiltzea proposatzen duen denboraldiaren abiapuntua izango da. Lehen kontzertu honetan, txistulariek instrumentuaren berezko sonoritateetan eta ohiko formaziorako idatzitako errepertorioan jarriko dute arreta; datozen hilabeteetan, berriz, formatu, lengoaia eta lankidetza berriak aztertuko ditu.
Boskoteak Jesús María Bilbao Estefanía, José María González Bastida, Jose Ignazio Ansorena Miner, Miguel González Bastida, Rodrigo A. de Santiago Majó eta Germán Intxausti Arregiren obrak eskainiko ditu. Zortzikoek, kontrapasek, fandangoek, arin-arinek eta euskal musika-tradizioari lotutako beste hainbat formak txistuaren kolore eta adierazpen-aukera desberdinetan barrena eramango dute publikoa.
Hurrengo ikuskizuna urriaren 21ean, asteazkena, Euskalduna Jauregian izango da, “Kantaldia” emanaldiarekin. Oraingo honetan, Bandarekin batera ariko dira Maider Legarreta, ahotsean; Iñar Sastre, pianoan; eta Amaiur Cajaraville, baxuan. Ahotsaren eta instrumentuen arteko uztarketak emango dio forma gaualdiari, txistuaren tinbrea kantuarekin eta publikoarentzat gertukoa den musika-formatu batekin elkarrizketan jarriz.
BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA
Gaur egun hauek dira Bilboko Udal Txistularien Bandako partaideak: Gorka Zabaleta (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Peio Irigoien, Sabin Bikandi eta Asier García. Urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina. Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du; bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte. Bandak baditu sei disko eta DVD bat kaleratuak: “Bilboko Udal Txistu Banda” (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin “Harizko Txistua”(2006); “Hala ere” (2007) Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, María José Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; “Kantari Gabonetan” (2010) Leioako Kantika Koralarekin; “Plazan” (2014) erromerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; “Gogoeta” Xabier Zabalarekin eta azkena, “X Urte, hamaika lagun” (2015) DVDa euren hamargarren urteurrena ospatzeko.