Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/08 - 2026/10/10

Basquerville Festibala 2026

Basquerville Festibala 2026

Basquerville Festibala 2026
Jaialdia

Deskribapena

Vitoria-Gasteiz euskal diseinu, teknologia, sormen eta kulturaren erdigunea izango da berriro urriaren 8tik 10era, Basquerville Jaialdiari esker. Basquerville Elkarteak sustatuta, jaialdia Arkabia espaziora itzuliko da, berrikuntza, artea, jasangarritasuna eta lankidetza-prozesuak uztartzen jarraitzeko. Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren, Vital Fundazioaren eta DIGA, EIDE, LABe eta IDarteren babesa izango du.

Aurten, Jaialdia ‘Izaera’ leloaren inguruan antolatuko da. Erakundeak azaldu duenez, pertsona bakoitzak bere ingurunea behatzeko, interpretatzeko eta harekin harremanak izateko modua du, parekorik ez duena. “Izaerak gure nortasunaz hitz egiten du, definitzen gaituenaz, eragiten digunaz eta alboan dugunaz”. Horrela, 2026ko edizioak diseinuaren giza alderdian jarriko du arreta zuzenean: proiektu bakoitzaren atzean dauden pertsonengan, haien izateko, pentsatzeko eta sortzeko moduak egiten duten guztian aztarna nahastezina nola uzten duen aztertuz.

Programa

Arabako hiriburuan izango diren nazioarteko gonbidatuen artean, Miguel Chevalier (Frantzia) arte digitalaren aitzindaria nabarmentzen da. Basquervillen hizlari gisa parte hartu izana ‘Digital Floralia’ murgiltze-erakusketa handiaren baitan kokatzen da (Arkabia gunean bertan egingo da). Lehen mailako sinergia da, Vital Fundazioarekin izandako lankidetza estuari esker antolatu dena.

Hizlarien nazioarteko kartela osatuko duten beste izen eta estudio batuzk izango dira hauek: Bürocratik agentzia (Portugal), Soyun Park (Hego Korea/Herbehereak), Alec Vivier-Reynaud, Rifke Sadleir creative coding-ean aditua (Erresuma Batua) Gab Bois artista bisuala (Kanada).

Agertoki nagusian beren ikuspegia partekatzeaz gain, azken bi sortzaile horiek jaialdiak prestakuntza praktikoaren alde egindako apustua aberastuko dute, urriaren 8an, ostegunean, Arkabian egingo diren bi workshop esklusiborekin. Tailerretako edukiera mugatua izango da.

Euskal talentua

Diseinu eta teknologia bateratzen dituen euskal jaialdia den heinean, Basquervilleren funtsezko misioa euskal talentuari balioa ematea da, abangoardia globalarekin zuzen-zuzenean hitz egiteko aukera emanda.

Horregatik, nazioarteko taldeari sormenaren gaurkotasunean buru-belarri dabiltzan euskal (eta estatuko) sortzaileen talde sendoa gehituko zaio. Aipatzekoak dira, besteak beste, Izaskun Urkijo arte zinematografikoko zuzendari ospetsua eta lehen mailako diziplina anitzeko estudioak eta artistak, hala nola Hiruki, Xerra estudioa, Arrate, Marc & Marina, Tunipanea soinu-estudioa eta Gina Guasch.

Talentu gaztea

Ingurunearekiko konpromiso sendo hori belaunaldi berriei emandako laguntzan ere ikusiko da. Jaialdiaren atariko gisa, urriaren 7an, asteazkenean, ‘Portfolio Eguna’ egingo da. DIGA eta EIDE elkarteek antolatutako jarduera da, eta diseinuko ikasle eta gazte profesionalei zuzenduta dago espezifikoki. Beren lana partekatzeko, ikuspuntu desberdinak ezagutzeko eta sektorera bete-betean hurbiltzeko pentsatutako espazioa da. 10 eta 15 minutu arteko topaketa arinen bidez (hainbat diziplinatako profesionalekin), parte-hartzaileek beren portfolioa edo proiektua berrikusi, zalantzak argitu eta orientazio pertsonalizatua jaso ahal izango dute.

Ekimenak urriaren 8an, ostegunean, aurrera jarraituko du ‘Harroby’rekin, euskal harrobiari oso-osorik eskainitako gunearekin. Ikasleen tranpolin hutsa izan beharrean, ‘Harroby’ diseinuaren arloko etorkizun handiko emakume gazteentzat erakusleiho handi gisa finkatu da (dagoeneko goi mailako proiektu profesionalak egiten ari dira). Espazio horretan izango dira Elixabet Botanz, Saioa Villa, Mikel G. Ardanaz, Maria López de Subijana eta Asier Aguayo, eta euskal diseinuaren etorkizuna jada orainaldi zirraragarria dela erakutsiko dute.

Basquerville esperientzia: zuzeneko artisau-serigrafia

Hitzaldiez harago, Jaialdiak esperientzia parte-hartzailea eta erabat analogikoa izan nahi du, publikoa ere sortzaile izan dadin. Aurtengo edizioan, ekitaldiak Voltaire Lab – Serigrafia artesanalen laguntza izango du. Aliantza horri esker, bertaratzen direnek eskuak zikindu eta jaialdiko ohiko eta ikur bihurtu den zapia bertan estanpatzeko aukera izango dute, eta etxera oroigarri paregabe bat eramango dute, haiek egina.

Eguneko sarrerak (hilaren 8ko ‘Harroby’ jardunaldikoak barne) eta abonamendu osoa (hilaren 9rako eta 10erako ‘Pack Egurra’) salgai daude jada.

Informazio gehiago 

Basquerville Festibala 2026

Lekua / LugarIzaskun Arrue Kulturgunea – Gasteiz Antzokia
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario—
Iturria / FuenteBasquerville Festibala

Kokalekua