2026/10/06 - 2027/01/21

"BBKmuseoa. Anthony Caro + Itziar Okariz" (Bilboko Arte Eder Museoaren Inaugurazio programa)

"BBKmuseoa. Anthony Caro + Itziar Okariz" (Programa inaugural Museo de Bellas Artes de Bilbao)

"BBKmuseoa. Anthony Caro + Itziar Okariz" (Bilboko Arte Eder Museoaren Inaugurazio programa)
Erakusketa

Deskribapena

BBKmuseoa da Norman Fosterrek eta Luis María Uriartek diseinatutako eraikin berriko galeria nagusia. Eremu diafanoa da, 1.500 metro koadrokoa eta sei metroko garaierakoa. Ipar eta mendebaldean, 500 metro koadrotik gorako terraza perimetral batean zabaltzen da, museoko hiri-inguruaren eta inguru naturalaren pribilegiozko esperientzia bat eskaintzeko.

Galerian Itziar Okarizen (1965) Arnasketa ozeanikoa soinu-instalazioa izango da, eta terrazan, berriz, Anthony Caro (1924-2013) britainiar artistaren hiru eskultura monumental aurkeztuko dira: Toronto flats eta Low line flats, Foster familiak museoari dohaintzan emanak, eta Africa, Arango bildumakoa.

Urriaren 6tik aurrera. Inaugurazio programa.

"BBKmuseoa. Anthony Caro + Itziar Okariz" (Bilboko Arte Eder Museoaren Inaugurazio programa)

Lekua / LugarBilboko Arte Eder Museoa
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / HorarioAsteazkenetik astelehenera: 10:00-20:00. Asteartean itxita . Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita. Abenduaren 24 eta 31n: 10:00-14:00
Iturria / Fuentebilbaomuseoa.eus/

Kokalekua