Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/01

BDCC Ostegunak

BDCC Ostegunak

BDCC Ostegunak
Hitzaldia

Deskribapena

Irungo Udaleko Kultura zerbitzuak, Bidasoa bizirik-ekin lankidetzan, jakinarazten du urriaren 1ean, osteguna, CBA Kultura eta Sorkuntza Zentroak BDCC (Basque District of Culture and Creativity) Ostegunak ekimena hartuko duela goiz osoan zehar, sarean lan egiteari eta lankidetza estrategikoak eraikitzeari eskainitako jardunaldia, hain zuzen ere.

Topaketa honek aukera ematen die kultura- eta sormen-industrietako erakunde eta profesionalei proiektu handiagoetan aurrera egiteko, espezializazio-maila galdu gabe. Horretarako, Euskadiren eta Iparraldearen arteko mugaz gaindiko lankidetza aukera bat suposatzen du ekosistema sortzaile lehiakorragoa, konektatuagoa eta nazioartean proiekzio handiagoa izango duena eraikitzeko.

Horrela, jardunaldian zehar, esperientzia inspiratzaileak ezagutaraziko dira, baita konfiantzazko aliantzak sortzeko moduari buruzko hausnarketak ere, parte-hartzaileen arteko harremanak sustatzeko networking gidatu bat gauzatuz. Jarraian, jardunaldiaren egitaraua zehazten da:

  • 10:00 - Ongietorria.
  • 10:15 - Patxi Belly: "Crecer en red: la colaboración como estrategia para impulsar las ICCs".
  • 10:40 - Kasu praktikoa: Euskal Kultur Erakundea (EKE) - Frank Suárez - Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko kultur eragileak konektatuz.
  • 11:00 - Bitamine Faktoria - Helga Massetani - Sorkuntza garaikidea mugaz gaindiko lankidetza-gune gisa.
  • 11:20 - Networking gidatua: "Conecta para crear" - Patxi Belly.
  • 12:00 - Kafea eta networking

Jardunaldian parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute inprimaki baten bidez.

BDCC

BDCC (Basque District of Culture and Creativity) Euskadiko kultura- eta sormen-industrien gunea da. Urrian Irunera iritsiko den jardunaldi hau BDCC Ostegunak programaren prestakuntza-eskaintzaren parte da, kasu honetan, Euskadin kultura- eta sormen-industriak garatzea helburu duten ekimen publiko eta pribatuak batzen eta indartzen dituen programa egonkorra.

BDCC Ostegunak

Lekua / LugarCBA - Kultura eta Sorkuntza Zentroa (Irun)
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario10:00-12:30
Iturria / Fuenteirun.org

Kokalekua