2026/10/01 - 2026/10/30

BOSTEKO 2026: "Plazatik ezin dut itsasoa ikusi"

BOSTEKO 2026: "No puedo ver el mar desde la plaza"

BOSTEKO 2026: "Plazatik ezin dut itsasoa ikusi"
Erakusketa

Deskribapena

Aurten, 2026an, "Bosteko" programaren 29. edizioa ospatuko da. Deialdia Bizkaian errotutako kultura-programa honen proiektu kuratoriala gidatzeko interesa duten artearen arloko profesionalei zuzenduta dago.

"Bosteko" Amorebieta-Etxano, Basauri, Getxo eta Leioako udalek elkarlanean sustatutako ekimena da, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren laguntzarekin. Bere helburu Nagusia da euskal arte garaikidea herritarrei zabaltzea eta hurbiltzea, lurraldeko hainbat kultur-espazio zeharkatzen dituen erakusketa ibiltari baten bidez.

Urriaren 1etik 30era bitartean, BOSTEKO 2026 edizio honen baitan, "Plazatik ezin dut itsasoa ikusi" erakusketa ikusgai egongo da Basauriko Arizko Dorretxean.

BOSTEKO 2026: "Plazatik ezin dut itsasoa ikusi"

Lekua / LugarArizko Dorretxea
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario—
Iturria / Fuentebasauri.eus

Kokalekua