2026/11/21

Bernaola Zikloa 2026-2027: Akusma

Ciclo Bernaola 2026-2027: Akusma

Bernaola Zikloa 2026-2027: Akusma
Kontzertua

Deskribapena

2026-2027ko Bernaola Zikloaren barne.

Akusma ikus-entzuleak musika akusmatiko, argi eta soinuzko ikuskizun berezi batean barneratzen ditu. Soinu proiekzioa kontrolatzeko aukera ematen duen kanal anitzeko sonorizazio sistema bati esker, bertaratzen direnak hiru dimentsiotan sortutako muntaia baten barnean sartuko dira. Zentzumenezko proposamen honetan, nazioarteko panoramako konpositore nabarmenen lan akusmatiko hautatuak zabaltzen dira. Egitarauan eskaintzen diren lanek sentsazioen munduari egiten diote so. Gaur egungo teknologia musikal berrienak eskaintzen dituen aukera anitzak arakatzeko lan elektroakustikoak.

Akusma soinu berriak ezagutzeko aukera ematen duen kontzertua da, eta soinu berri horiek nondik datozen ikusi gabe entzuten dugu. Soinuak espazioan duen proiekzioa kontrolatzea ahalbidetzen duen kanal anitzeko sistema baten eta argi sistema inguratzaile baten bidez, entzuleak hiru dimentsioko esperientzia sentsorialean murgiltzen dira. Soinua eta argia esperimentazioan binomio eta intersekzio gisa, espazioarekin duten harremanean publikoa partaide bihurtzen dute entzute arretatsu eta kontzentratu baten bidez.

Bernaola Zikloa 2026-2027: Akusma

Lekua / LugarMontehermoso Kulturunea
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario19:30
Iturria / FuenteBernaola Zikloa

Kokalekua