2026/09/24 - 2026/12/10

Elkarguneak Zikloa 2026 - Begiradak beste diziplina batzuetara

Ciclo Confluencias 2026 - Miradas hacia otras disciplinas

Elkarguneak Zikloa 2026 - Begiradak beste diziplina batzuetara
Jaialdia

Deskribapena

Elkarguneak: begiradak beste diziplina batzuetara kultur proiektu feministaren hirugarren edizioa Ziudadelako Arma aretoan antolatuko da: lau saio izanen dira, bat hilabete bakoitzeko, irailaren 24tik abenduaren 10era bitarte. Zikloa Iruñeko Udalak antolatzen du, eta Letraheridas programak eginen ditu komisario-lanak. Egitasmoak diziplina artistiko desberdinetako emakumeen arteko topaketak proposatzen ditu elkarrizketan aritu daitezen, eta gai batean aditua den emakume nafar bat arituko da bitartekari-lanetan. Horrez gain, zuzeneko podcast bat barne hartzen du zikloak. Hauek dira gonbidatu dituzten emakumeak: Regina López Muñoz eta Lucía Bahona itzultzaileak; Marta Echeverría, María Guerra eta Pepa Blanes kazetariak; Aloma Rodríguez idazlea; eta Samantha Hudson diziplina anitzeko artista, zeinak María Barrier eduki-sortzailearekin batera podcasta gidatuko baitu. Saioak doan dira, leku guztiak bete arte, eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.


Programa irailaren 24an (osteguna) hasiko da, 19:00etan, Traducción literaria: revelar con mano invisible (Literatura-itzulpena: esku ikus(ezin) batez errebelatzea) saioaren eskutik: Regina López Muñoz eta Lucia Barahona literatura-itzultzaileak bilduko dira bertan, eta moderatzailea Laura Carasusan izanen da, osasun-esparruan eta argitalpen-sektorean espezializatutako itzultzailea. Urriari dagokionez, hilaren 15ean izanen da hitzordua, ostegunarekin: Periodismo Cultural: construir un horizonte de atención (Kultura-kazetaritza: arreta-horizonte bat eraikitzea) topaketa eginen da, iraileko saioaren ordu berean. Honako hauek izanen dira protagonistak: Marta Echeverría kultura-kazetari nafarra, Hoy empieza todo programaren zuzendari eta aurkezlea; eta Aloma Rodríguez idazlea, egun  kultur laguntzailea Radio 3 irratian. Laura Puy Muguiro kazetari nafarrak gidatuko du topaketa: Diario de Navarran erredaktore-lanetan dihardu eta Nafarroako Unibertsitateko irakasle elkartua da.

Zikloak aurrera eginen du azaroaren 14an (larunbata), 14:00etan: Bombificadas izeneko aisialdiko podcast kulturala eginen da zuzenean, ironia, umorea eta genero-ikuspegia ardatz hartuta, eta Samantha Hudson artistak eta María Barrier eduki-sortzaileak arituko dira gidari-lanetan. Abenduaren 10ean, azken proposamena: Crítica cinematográfica: la subjetividad que crea comunidad (Kritika zinematografikoa: komunitatea sortzen duen subjektibotasuna) izenburupean, saioan batera arituko dira Pepa Blanes Cadena Ser irratiko Kultura saileko burua eta María Guerra zuzendari eta La Sript zinemari eta eta telesailei buruzko bideo-podcastaren sortzailea. Bitartekaria Belén Galindo izanen da, La Información taldeko Komunikazio saileko arduraduna.


ELKARGUNEAK 2026. LAU SAIO

  • Irailak 24, osteguna. 19:00.
    • Traducción literaria: revelar con mano invisible (Literatura-itzulpena: esku ikus(ezin) batez errebelatzea)
    • Regina López Muñozen eta Lucia Barahonaren arteko topaketa. Moderatzailea: Laura Carasusán
  • Urriak 15, osteguna. 19:00.
    • Periodismo Cultural: construir un horizonte de atención (Kultura-kazetaritza: arreta-horizonte bat eraikitzea)
    • Marta Echeverríaren eta Aloma Rodríguezen arteko topaketa. Gidari-lanak: Laura Puy Muguiro
  • Azaroak 14, larunbata. 13:00.
    • Bombificadas podcasta zuzenean: Samantha Hudson eta María Barrier
  • Abenduak 10, osteguna, 19:00.
    • Crítica cinematográfica: la subjetividad que crea comunidad (Kritika zinematografikoa: komunitatea sortzen duen subjektibotasuna)
    • Pepa Blanesen eta María Guerraren arteko topaketa. Bitartekaria: Belén Galindo

Elkarguneak Zikloa 2026 - Begiradak beste diziplina batzuetara

Lekua / LugarZiudadela
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario—
Iturria / Fuentepamplonaescultura.es

Kokalekua