Maskulinitateei buruzko zine zikloa 2026: "Ander"
Ciclo de Cine de Masculinidades 2026: "Ander"

Deskribapena
Irungo Udalaren Berdintasun Zerbitzuak, udazkeneko programazioaren parte gisa, Maskulinitateei buruzko zinema-zikloa antolatu du, urrian egingo den Irungo programako jarduera berria.
Amaia KZn hitzaldi aretoan izango da, urriko asteazkenetan, 18:30etik aurrera. Zinema-ziklo honek maskulinitatea bizitzeko eta ulertzeko moduen inguruan hausnartzeko eta hitz egiteko espazioa eskaintzen du.
Saioak:
- Urriak 7: "Ander" (2009)
- Urriak 14: "Close" (2022)
- Urriak 21: "American History X" (1998)
- Urriak 28: "Ayer no termina nunca" (2013)
Ander (2009)
1999, euskal landa eremuko herri bat. Anderrek errutinazko bizitza bakartia darama, amarekin eta arrebarekin batera. Hanka hautsi ondoren, José migratzaile peruarra kontratatzen du, eta apurka-apurka familiaren dinamika aldatzen doa. Ama kontra egonik ere, adiskidetasun sakona piztuko da Anderren eta Joséren artean, eta bien bizitza aldatuko da.
Josean Bengoetxea aktore nagusiak filmaren ondorengo hitzaldian hartuko du parte. Film hau homosexualitatea jorratzen zuen lehenengo pelikula euskalduna izan zen.
Iraupena: 128 minutu