Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/06

"Emakume zientzialarien argitan" zikloa 2026: "Adimen artifiziala auzitan"

Ciclo "Emakume zientzialarien argitan" 2026: "Adimen artifiziala auzitan"

"Emakume zientzialarien argitan" zikloa 2026: "Adimen artifiziala auzitan"
Hitzaldia

Deskribapena

Miren Berasategi Zeberio irakaslearen hitzaldia Emakume zientzilarien argitan solasaldi zikloan. Zikloaren helburua euskal emakume zientzialariak ezagutaraztea da. Ana Galarraga arituko da aurkezle lanetan.

Miren Berasategi Zeberio Komunikazioan doktorea da (Deusto, 2020), Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartean Masterra (UOC, 2008) eta Giza Zientziak: Komunikazioan lizentziatua (Deusto, 2004). Deustuko Unibertsitateko irakaslea da eta Komunikazioko graduan ematen ditu eskolak Donostiako campusean.

Hezkuntza- zein ikerketa-aktibitatea honako gaien inguruan egiten du: digitalizazioaren eragina komunikazio-prozesuetan eta komunikazioan aritzen diren pertsonen artean matematikarekiko zein teknologiarekiko antsietateak suposatzen duten erronka.

"Emakume zientzialarien argitan" zikloa 2026: "Adimen artifiziala auzitan"

Lekua / LugarErnest Lluch Kultur Etxea
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario19:00
Iturria / FuenteDonostia Kultura

Kokalekua