Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/18

Igartza Musika Zikloa 2026: Trio Zukan + Quasar Saxophone Quartet

Ciclo Igartza Musika 2026: Trio Zukan + Quasar Saxophone Quartet

Igartza Musika Zikloa 2026: Trio Zukan + Quasar Saxophone Quartet
Kontzertua

Deskribapena

2026ko Igartza Musika Zikloaren barne.

Musika ziklo honetako emanaldi nagusien artean, Trio Zukan eta Quasar Saxophone Quartet taldeen arteko elkarlan bereziak sonoritate abangoardistenak eta sorkuntza garaikidea uztartzen ditu.

Trio Zukan 2014an sortu zen Euskal Herrian (Gorka Catediano -perkusioa-, Jon Ansorena -txistua- eta María Zubimendi -akordeoia-), eta ohikoak ez diren hiru instrumenturen elkarketatik abiatzen da: txistua, akordeoia eta perkusioa. Bere ibilbide gorakorrak eta sorkuntza berriaren aldeko apustuak estatuko zein nazioarteko erreferente bihurtu du (Etxepare Institutuko Saria jaso zuen 2022an). Taldeak 50 lan baino gehiagoko errepertorio zabala du, eta musika ziklo garrantzitsuetan parte hartu du Donostiako Musika hamabostalditik hasi eta Montreal edo Malmöko jaialdietaraino. Bi lerro nagusitan egiten dute lan: Soinuzko begiradak (hirukoterako berariaz sortutako lanak) eta proiektu unitarioak (estetika zehatz bat eta beste diziplina batzuk lantzen dituzten ikuskizunak).

Edizio honetan, Kanadako Quasar Saxophone Quartet taldearekin bat egingo dute eszenatokian. Marie-Chantal Leclair, Mathieu Leclair, André Leroux eta Jean-Marc Bouchard osatutako Kanadako saxofoi laukotea da. 1994an Montrealen sortua, saxofoi laukote honek berrikuntza eta esperimentazioa ditu ikur (10 OPUS sari jaso ditu, tartean "Urteko Artista"). Bere ibilbidean 200 lan baino gehiago estreinatu ditu, eta mundu mailako orkestra zein jaialdi entzutetsuenekin aritu da elkarlanean.

Egitaraua

Concerto Grosso - M. Matamoro (12’)

Akordeoi, txistu, perkusio eta saxofoi laukoterako

Bestiaire - Émilie Girard-Charest (12’)

Saxofoi laukoterako

Bertso - Francisco Domínguez (11’)

Akordeoi mikrotonal, txistu, perkusio eta ahotserako

Suharri - Z. F. Gerenabarrena  (15’)

Akordeoi, txistu, perkusio eta saxofoi laukoterako

Batuccatta - Hugo Morales (6’)

Hiru zaldi-masetarako

Igartza Musika Zikloa 2026: Trio Zukan + Quasar Saxophone Quartet

Lekua / LugarIgartzako Multzoa
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario19:00
Iturria / Fuentebeasain.eus

Kokalekua