Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa 2026: MIRIAM HONTANA & DANIEL OYARZABAL
Ciclo Internacional de Órgano Romántico 2026: MIRIAM HONTANA & DANIEL OYARZABAL
Deskribapena
2026ko Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren barne.
- Biolina: Miriam Hontana
- Organista: Daniel Oyarzabal
Daniel Oyarzabalek ibilbide luzea du nazioartean, jarduera oparoa izan baitu Europako, Asiako, Afrikako eta Amerikako 25 herrialdetan baino gehiagotan. Musikaren inguruko ikuspegi moldakorrarekin, diziplina anitzeko jarduera profesionala gauzatzen du, interes artistiko eta edukatibo izugarriarekin.
Klabeko eta organoko bakarlari gisa —organoa da, hain justu, bere instrumentu nagusia—, zenbait aretotan eskaini ditu kontzertuak. Horien artean, nabarmentzekoak dira San Petersburgoko Mariinski Antzokia, Düsseldorfeko Opernhaus, Estoniako Kontzertu Aretoa (Tallin), Lyongo Auditoriuma, Bartzelonako Lizeoko Antzoki Nagusia, Madrilgo Errege Antzokia eta Musika Auditorium Nazionala, bai eta Mosku, Amsterdam, Rotterdam, Florentzia, León eta Sevillako katedralak ere, besteak beste. Vitoria-Gasteiz, Bilbo, Viena, Haga eta Amsterdamen egin ditu ikasketak. Oyarzabalek sari entzutetsuak jaso ditu, esate baterako, Prentsaren Sari Berezia Eivissako Interprete Gazteentzako Erakustaldi Nazionalean (1991), lehen saria Erromako Nazioarteko Musika Lehiaketan (1998) eta hirugarren saria Nijmegeneko Nazioarteko XIX. Lehiaketan (Holanda, 2002). Gaur egun, Madrilgo Arte eta Ikuskizunen Unibertsitate Eskolako Musika Garaikideen Konposizioko Graduko irakaslea da Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitatean, bai eta Espainiako Orkestra Nazionaleko organista nagusia ere.