Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/01

"MARÍA LUSIA ELÍOREN MENDEURRENEAN: ONDARE BAT IRUÑERAKO"

"CIEN AÑOS DE MARÍA LUISA ELÍO: UN LEGADO PARA PAMPLONA"

"MARÍA LUSIA ELÍOREN MENDEURRENEAN: ONDARE BAT IRUÑERAKO"
Hitzaldia

Deskribapena

MARÍA LUSIA ELÍOREN MENDEURRENEAN: ONDARE BAT IRUÑERAKO
María Luisa Elío (1926-2009). Idazlea, gidoilaria, aktorea eta kultur eragilea, Iruñean jaioa eta, Gerra Zibilaren ondorioz, Mexikon erbesteratua. Cien años de soledad liburuaren lehen irakurlea izan zen, eta haren eskaintza du. Zinemaren munduan, En el balcón vacío (1962) filmaren gidoia ondu zuen; hura erbeste errepublikanoko filmik garrantzitsuena izan zen. Itzuleraren Literaturako adierazlerik handienetako bat da, erbestean idatzitako lanei dagokienez, Tiempo de llorar y otros relatos liburuarekin. Haren literatura konfesionala eta erresistentziazkoa inspirazio-iturria izan da mende honetan dokumental, poema, kontakizun eta antzezlan andanarako. María Luisa Elioren ondareak bere horretan dirau eta, are, hedatu ere egiten da, bere hiriarekin izandako eskuzabaltasunari esker. Iruñeak, orain, gorazarre egin nahi izan dio, haren jaiotzaren mendeurrenean.
URR 01 > 24
MARÍA LUSIA ELÍOREN MENDEURRENEAN: ONDARE BAT IRUÑERAKO
MAHAI INGURUAMaría Luisa Elío (1926-2009) idazle eta zinemagilearen figura ez dago soilik lotua bizitzea egokitu zitzaion garaiari eta pairatu behar izan zuen erbestealdi luzeari. Izan ere, hark ondutako En el balcón vacío (1962) eta Tiempo de llorar y otros relatos. Obras Completas (Renacimiento argitaletxea, 2025, Soledad Fox Mauraren hitzaurrea duena) lanak oraindik ere dira inspirazio-iturri XXI. mende honetan arte adierazpen andanarako. Patxi Irurzun nafar idazlea, Inmaculada Biurrun poeta, Fátima Frutos ikerlari eta idazlea, antzerki munduko Maialen Díaz Urriza, Emi Ecay Arróniz, Aurora Moneo eta beste batzuk, izan ere, haren lanean oinarritu dira gure egile iruindarraren bizitza ehundu zuten gai berberak jorratzeko: nostalgia, oroitzapena, lurrarekiko maitasuna, itzulera, erbestearen zauria eta denboraren joana. Bada, gai horiei guztiak izanen ditugu hizpide mahai inguruan, bai eta beti Iruña bihotzean eraman zuen María Luisa Elio bera ere, “María Luisa Elío: un legado para Pamplona” izenburupean.
FÁTIMA FRUTOS, INMA BIURRUN ETA PATXI IRURZUN
KOORDINATZAILEA: JESÚS BARKOS
KONDESTABLE CIVIVOXA
URR 01, osteguna
19:00
+18
Doan. Sarrera librea edukiera bete arte

"MARÍA LUSIA ELÍOREN MENDEURRENEAN: ONDARE BAT IRUÑERAKO"

Lekua / LugarKondestable Civivox-a
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioLibre, eserleku guztiak bete arte
Ordutegia / Horario19:00
Iturria / Fuentepamplonaescultura.es

Kokalekua