2026/10/27

Fas Zinekluba: "MAGALHÃES"

Cineclub Fas: "MAGALLANES"

Fas Zinekluba: "MAGALHÃES"
Zinema eta ikus-entzunezkoak

Deskribapena

Magalhães · Filipinas/Portugal/Frantzia/Cat/Fra · 2025 · 163 min · Zuz.: Lav Diaz · V.O.S.C.

Gonb.: Norberto Albóniga

Filmak Magallanesen ekialderako espedizioa babesteko Espainiako Koroa konbentzitu zuen, nabigatzaile eta esploratzaile, portugaldarraren ibilbide pertsonala jarraitzen du.

Konkistarekiko obsesioak neke handiko proba bihurtzen du bidaia, gosea eta matxinadak dira nagusi, eta horiek kaosaren ertzeraino eramaten dute tripulazioa. 

Magallanesen mitoa aurkeztu beharrean, filmak haren bidaiako errealitatea erakusten du, eta konkistatzaileen balentrietan baino gehiago jatorrizko herrien errituetan jartzen du arreta.

Anbizioaren ondorioei eta protagonistaren buru-egoeraren pixkanakako gainbeherari buruz hausnartzera gonbidatzen du filmak, horretarako, erritmo neurtua darabil, Magallanesen gero eta nahasiagoa den buru-egoera ikusmenaren bidez islatzen duena.

Aipagarriak dira plano orokor estatiko eta urrunen erabilera, baita kolorea eta argia baliatuz batzuetan muturreko margolan haluzinagarrien antza hartzen duten irudiak ere.

Trailerra

www.cineclubfas.com

Fas Zinekluba: "MAGALHÃES"

Lekua / LugarIndautxu Aretoa
Herria / Municipio
Prezioa / Precio3 € (ikasleak, langabeak eta ezinduak) / 5 € (sarrera arrunta)
Ordutegia / Horario19:45
Iturria / Fuentecineclubfas.com

Kokalekua