2026/11/10

IRAKURLE KLUBA

CLUB DE LECTURA

IRAKURLE KLUBA
Hitzaldia

Deskribapena

Haurrek eta helduek giro lasaiean irakurtzen gozatzeko saioak, haur literaturan aditua den dinamizatzaile baten eskutik. Jarduera, abesti eta hitz-joko dibertigarriekin aberastuko da.

* Saio jarraiak dira. Parte hartuko duten helduen eta haurren izen-ematea egin beharko da. Hirugarren saiotik aurrera ez da izen-emate berririk onartuko. Plazak betez gero, itxarote zerrenda irekiko da. Parte hartuko duten helduek euskaraz ulertzea eta hitz egitea beharrezkoa da, saioan parte hartu beharko dutelako. Neguko talderako izen-emateak abenduan irekiko dira.

Ekitaldi hau 3-5 urte bitarteko haurrentzat da. Euskaraz. Asteartetan.Galtzagorri Elkarteak dinamizatuta.

Aurreikusten den egutegia:

urriak 13, 20, 27
azaroak 3, 10, 17

IZEN-EMATEAK IRAILAREN 7-20 BITARTEAN: On-line https://sarrerak.errenteria.eus/izen-emateak eta presentzialki Lekuona Fabrikan edo Aldakoneako liburutegian. Baita ere Whatsapp bidez, 647 67 34 51 zenbakian, edota biblioteka.lekuona@errenteria.eus e-postara idatzita.

Lekona Fabrika Udal Liburutegiaren eskutik.

 

IRAKURLE KLUBA

Lekua / LugarLekuona Fabrika
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario17:15
Iturria / Fuentekultura.errenteria.eus

Kokalekua