2027/05/21

Irakurle talde feminista (Laudio)

Club de lectura feminista (Llodio)

Irakurle talde feminista (Laudio)
Hitzaldia

Deskribapena

Ikuspegi feministatik hausnartzera, elkarrekin hitz egitera eta kolektiboki haztera garamatzaten irakurketak partekatzea helburu duen gunea da. Hilean behin, emakumezko egileek idatzitako liburu bat aukeratuko dugu, edo feminismoarekin, genero-berdintasunarekin, gizarte-borrokekin eta giza eskubideekin lotutako gaiak jorratzen dituena. Elkarrizketak ireki nahi ditugu, ikasitakoa zalantzan jarri eta ikuspegia zabalduko diguten ahots berriak aurkitu. Errespetuz eta enpatiaz ikasteko, entzuteko eta eztabaidatzeko kluba da. Aldez aurretik izena eman behar da.

Dinamizatzailea: Natalia Jiménez Guitián

Norentzat: emakumeak, 18 urtetik gora

Saioak:

  • Urriak 16
  • Azaroak 20
  • Abenduak 11
  • Urtarrilak 15
  • Otsailak 19
  • Martxoak 12
  • Apirilak 16
  • Maiatzak 21

Irakurle talde feminista (Laudio)

Lekua / LugarLezeaga Aretoa
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario18:00
Iturria / Fuentezuin.net

Kokalekua