Helduentzako irakurketa kluba ingelesez: "If Only I Could Tell You" (Hannah Beckerman)
Club de lectura para adultos/as en inglés: "If Only I Could Tell You" (Hannah Beckerman)
Deskribapena
John Costellok dinamizatua, taldea urritik maiatzera bilduko da, hilean behin, ostegunetan. 18:00etatik 20:00etara izango da taldea, eta Tolosako udal liburutegiko Errota eraikinean izango dira saioak. Taldean parte hartzeko gutxienez B2 maila edukitzea komeni da, eroso eta aise aritzeko.
Liburutegia arduratuko da parte-hartzaileentzat aleak lortzeaz; hori bai, parte-hartzaileek liburutegiko txartela eduki beharko dute. Taldeak aforo mugatua edukiko du (20 parte-hartzaile). Behin izena eman ostean, parte-hartzailea liburutegitik pasatu daiteke lehen irakurgaiaren bila.
Irakurketa kluberako zeinu-hizkuntzako zerbitzua behar baduzu, aldez aurretik jakinarazi behar diguzu liburutegian.
2026-2027 IKASTURTERAKO DATAK ETA IRAKURKETAK
- Urriak 29: Our Souls At Night, Kent Haruf
- Azaroak 26: And Then There Were None, Agatha Christie
- Abenduak 17: Persepolis, Marjane Satrapi
- Urtarrilak 28: The Girl with the Pearl Earring, Tracy Chavalier
- Otsailak 18: The Boy in the Striped Pyjamas, John Boyne
- Martxoak 18: 84, Charing Cross Road, Helene Hanff
- Apirilak 22: If Only I Could Tell You, Hannah Beckerman
- Maiatzak 27: Gilead, Marilynne Robinson
Parte hartzeko, nahitaezkoa da izena ematea.