Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/10/04

"Astronomo baten begiekin"

"Con los ojos de un astrónomo"

"Astronomo baten begiekin"
Formakuntza

Deskribapena

Zer ikusiko genuke zerura astronomo baten begiekin begiratuko bagenu?

Tailer dinamiko honetan, haurrek unibertso harrigarria ezagutuko dute: izarrak, planetak, Ilargia eta konstelazioak. Behaketa-jolasen eta esperimentu txikien bidez, zeruan orientatzen, puntu kardinalak aurkitzen eta konstelazioen atzean ezkutatzen diren istorioak deskubritzen ikasiko dute. Zatozte galderak egitera eta zerua beste modu batera ikustera, benetako astronomoek egiten duten bezala!

Tailer hau Passion for Knowledge ekimeneko Passion Txiki programaren baitan antolatu da, haur eta familientzat.Egitasmoak zientzia ezagutzeko gonbita egiten du, jolasa eta jakin-mina abiapuntu hartuta,Donostiako hainbat gunetan egingo diren jardueren bidez.

Jarduera honetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da, eta datozen egunetan egongo da eskuragarri. 

  • Ordutegiak: 11:00–11:50 eta 12:00–12:50
  • Adina: 4–12 urte
  • Edukiera: gehienez 20 haur tailer bakoitzean

"Astronomo baten begiekin"

Lekua / LugarTabakalera
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioIzen-ematea
Ordutegia / Horario11:00-13:00
Iturria / FuenteTabakalera

Kokalekua