Donostiako Udalaren Txistulari taldearen kontzertua
Concierto de la banda municipal de txistularis de San Sebastián

Deskribapena
Udazkenarekin batera, urtero bezala, Donostiako Udalaren txistulari taldeak igandero eskaintzen duen kontzertu-denboraldia abiatuko du. Aurtengoa irailaren 27an hasiko da eta, astero-astero, euskal txistularien tradiziozko doinuz osaturiko kontzertuak eskainiko ditu taldeak. Emanaldietan dantza, kantu, biribilketa edota kontzertu-obrak entzuteko aukera izango da, hiru zuloko euskal txirularen musika-aukera zabala erakutsiz. Kontzertuak Plaza Berrian eskainiko dira, Udaletxe zaharreko arkupeetan, igandero, 12:15ean hasita.
Lehen igandeko programa denboraldian zehar eskainiko diren kontzertuen eredu izango da. Euskal danbolinteroen errepertorioko hainbat pieza joko dira, besteak beste, Marrubizkoa, Ordizia, Ametsetan eta Gabiltzan kalez kale. Lehen kontzertu honetan hala izango ez bada ere, zenbait programatan txisturako berariaz sortuak ez diren obrak ere eskainiko ditu udal taldeak.