José Luis Nieto pianojolearen kontzertua
Concierto del pianista José Luis Nieto

Deskribapena
Antolakuntzak jakinarazten du:
Nabe nagusian, datorren igandean, urriaren 4an, Jose Luis Nieto Cadizko piano-jotzaile ospetsuaren errezitaldia eskainiko da.
Manuel de Falla maisuaren musikari eskainitako emanaldia izango da, hura ere Cadizkoa, jotzaile ezaguna bezala; Nietok hainbat pieza egokitu ditu pianoan interpretatzeko. Programa maisu andaluziarraren hiru lan ezagunenek osatzen dute; hala nola, “El sombrero de tres picos”, “El amor brujo” eta “Fantasía Bética”. Kontzertua 19:30ean hasiko da, eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.
Jose Luis Nieto belaunaldi berriko piano-jotzaile espainiar nabarmenetakoa da. Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioan eta Moskuko Tchaikowsky Kontserbatorioan egin zituen ikasketak, eta pianoa jotzen eta konposatuz birtuosoa dela esaten dute, nazioarteko kontzertista bezala erreferente handienetako bat izatearekin batera.
Orain arte bederatzi disko argitaratu ditu; era berean, pianorako musika, ganbera-musika eta musika sinfonikoa konposatu ditu; liburuak argitaratzeaz gain, 200 hitzaldi baino gehiago eman ditu herrialde gaztelaniadunetako unibertsitateetan; bira ugari egin ditu kontinente amerikarrean, Europan eta Ekialdean, besteak beste; eta hainbat sari eta errekonozimendu jaso ditu.