2026/10/01 - 2026/11/09

Mungiako Lauaxeta Olerki Lehiaketa 2026 (urriak 1 - azaroak 9)

Concurso de Poesía Lauaxeta 2026 de Mungia (1 octubre - 9 noviembre)

Mungiako Lauaxeta Olerki Lehiaketa 2026 (urriak 1 - azaroak 9)
Lehiaketa

Deskribapena

Mungiako Lauaxeta Olerki Lehiaketa bueltan da bere XIX. edizioarekin. Urtez urte sendotzen joan den lehiaketa honek euskarazko sorkuntza literarioa sustatzea eta poesia kultur adierazpenerako tresna gisa balioan jartzea du helburu.

Mungiako Udalak antolatutako ekimen hau udalerriko kultur egutegiko hitzordu finko bihurtu da azken urteotan. Izan ere, idazketan eta poesian interesa duten Euskal Herri osoko hainbat sortzaileren topagune bilakatu da.

Mungiako Udalak dagoeneko argitaratu ditu 2026ko edizioaren oinarriak. Bertan jasotzen dira parte hartzeko baldintzak, epeak eta aurkeztutako lanek bete beharreko ezaugarriak. Aurtengo lehiaketaren gaia “Ondartza” izango da, eta parte-hartzaile bakoitzak bere interpretazio propioa egin ahal izango du.

Lanek euskaraz idatzita egon beharko dute, jatorrizkoak izan beharko dute eta ezin izango dira aurrez argitaratutakoak edo itzuliak izan. Edonork parte hartu ahal izango du, bere nazionalitatea edo bizilekua edozein dela ere. Gainera, olerkiek gutxienez 100 bertso-lerro eta gehienez 200 bertso-lerro izan beharko dituzte.

Lehiaketak bi sari izango ditu. Lehenengo sailkatuak 800 euroko saria jasoko du eta bigarrenak 500 eurokoa. Lanak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 9an amaituko da. Parte-hartzaileek euren lanak Mungiako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, posta arruntez edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) aurkeztu ahal izango dituzte, oinarrietan jasotako jarraibideei jarraituz.

Edizio honekin, Mungiako Udalak kulturaren eta euskara sorkuntza-hizkuntza gisa sustatzearen aldeko konpromisoa berretsi du. Lauaxeta Olerki Lehiaketak poesia idazten dutenei lanak partekatzeko erakusleihoa eskaintzen die eta euskarazko literaturaren aberastasuna bultzatzen segitzen du.

 

Mungiako Lauaxeta Olerki Lehiaketa 2026 (urriak 1 - azaroak 9)

Lekua / LugarMungia
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario—
Iturria / Fuentemungia.eus

Kokalekua