2026/10/05 - 2026/11/08

IAK Bideoklip Lehiaketa 2026

Concurso de Videoclips IAK 2026

IAK Bideoklip Lehiaketa 2026
Lehiaketa

Deskribapena

IAK Bideoklip Lehiaketaren bigarren edizioa abian jarri da, euskal musikari lotutako ikus-entzunezko lanak saritu, aitortu eta bultzatzeko helburuarekin. Ikus-entzunezkoen sortzaile eta ekoizleei lanak aurkezteko gonbitea luzatu nahi diegu. Baldintza bakarra: aurkeztutako lanen hizkuntza nagusia euskara izan behar da.

Parte-hartzaileek 2025eko azaroaren 1etik aurrera sortutako bideoklipak bidali ahal izango dituzte, 2026ko azaroaren 8ra arte. Lanak online plataformetan (YouTube, Vimeo…) argitaratuta egon behar dira, eta estekaren bidez aurkeztuko dira.

Sariak: 1.000 €, 500 € eta 500 €.

Aukeratutako lanak abenduaren 19an IAKn proiektatuko dira, non publikoaren botoa gauzatuko den.

IAK Bideoklip Lehiaketa 2026

Lekua / LugarIzaskun Arrue Kulturgunea – Gasteiz Antzokia
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioIzen-ematea
Ordutegia / Horario—
Iturria / Fuenteiak.eus

Kokalekua