2026/10/06 - 2026/11/17

Ikastaroa: "Arte garaikidean ezagutza eta narratiba berriak sortzea: praktikak, erakundeak eta teknologiak"

Curso: "Producción de conocimiento y nuevas narrativas en el arte contemporáneo: prácticas, instituciones y tecnologías"

Ikastaroa: "Arte garaikidean ezagutza eta narratiba berriak sortzea: praktikak, erakundeak eta teknologiak"
Formakuntza

Deskribapena

Unibertsitate-hedapeneko ikastaroa, Gasteizko UNED Ikastegiak eta Artium Museoak antolatuta

Presentziala (doakoa) eta on line zuzenean (matrikula: 40 €)
Irakastorduak: 15. 6 saio, 2,5 ordukoak.
Datak: urriaren 6tik azaroaren 17ra, 10:00etatik 12:30era (urriak 6, 13, 20 eta 27 / azaroak 3, 10 eta 17)

Zuzendariak: Elena Roseras (Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, Artium Museoa) eta Gorka López de Munáin Iturrospe (UNED)

Argibide gehiago eta izen-emateak

Arte garaikidean ezagutza eta narratiba berriak sortzea: praktikak, erakundeak eta teknologiak programa akademikoa proposamen espezializatua da UNEDen eta Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren, Artium Museoaren arteko 2026. urterako lankidetza estrategikoaren esparruan. Ikastaro honek ibilbide kritikoa artikulatzen du arte garaikidearen sistemak jakintzak sortzeko, egituratzeko eta zabaltzeko erabiltzen dituen prozesuetan zehar, hausnarketa historiografikoa, kokatutako ikerketa artistikoa eta kultura digitalaren ondoriozko eraldaketak integratuz.

Analisi teorikoa, kasuen azterketa eta praktika garaikideei buruzko hausnarketa konbinatzen dituen ikuspegi bat proposatzen da, artxibo, bilduma eta programa publikoen integrazioa kontuan hartuta narratiba berriak eraikitzeko tresna gisa.

Ikuspegi hori parte-hartzaileei kontzeptu- eta metodologia-esparru sendoa emateko diseinatuta dago, kultura-kudeaketaren arloan lan-tresnak eta -estrategiak aplikatzea erraztuz.

EGITARAUA

Urriaren 6an
09.30 - 09.45 Erregistroa
09.45 – 10.00 Inaugurazio-ekitaldia: Rubén González Bengoa, Vitoria-Gasteizko UNEDeko zuzendaria eta Beatriz Herráez Dieguez, Artium Museoko zuzendaria

10.00-12.30 Arte garaikidearen genealogia kritikoak: kontakizunak nola eraikitzen diren | Isabel Mellén Rodríguez. Filosofoa eta artearen historiadorea, UNIZAReko eta UNED Vitoria-Gasteizko irakaslea.

Urriaren 13an
Ikerketa artistikoa eta epistemologia kokatuak: nola sortzen den ezagutza praktikatik abiatuta | Victoria Pérez Royo. Estetika irakaslea UNIZARen.

Urriaren 20an 
Teknologia berriak eta kultura digitala museoetan: ekoizpena, bitartekaritza eta ezagutzaren etika | Asier Azkarraga Aguirre. Gizarte eta Kultura Antropologian doktorea, irakasle-tutorea eta unibertsitate-hedapeneko koordinatzailea UNEDen (Vitoria-Gasteiz).

Urriaren 27an
Artxiboa azpiegitura kritiko gisa: ikerketa, aktibazioa eta narratiba berriak | Elesa Roseras. Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren Liburutegi eta Dokumentazio Zentroko arduraduna.

Azaroaren 3an
Bildumen erregistro, katalogazio eta kudeaketa | Ixone Ezponda. Euskal Herriko Arte Garaikideiaren Museoaren Bildumako koordinatzailea 

Azaroaren 10ean 
AMA Ikasketa Zentroa: pentsamendu kritikoa, idazketa eta ezagutzaren bitartekaritza Artium Museoan | Arantza Santesteban. Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren Ikerketa eta Programa publikoen komisarioa

Ikastaroa: "Arte garaikidean ezagutza eta narratiba berriak sortzea: praktikak, erakundeak eta teknologiak"

Lekua / LugarArtium Museoa
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario—
Iturria / Fuenteartium.eus

Kokalekua