Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/09/07 - 2026/10/04

Donostia Kulturaren 2026-2027 ikasturtea: matrikula zabalik irailaren 7tik eta irailaren 16tik aurrera

Cursos Donostia Kultura 2026-2027: abierta la matriculación a partir del 9 y 16 de septiembre

Donostia Kulturaren 2026-2027 ikasturtea: matrikula zabalik irailaren 7tik eta irailaren 16tik aurrera
Formakuntza

Deskribapena

Eguneratzea: 

Donostia Kulturako 2026-2027 ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago. Zenbait ikastarotan lekua geratzen da oraindik taldeak osatu arte. Interesa dutenek, izena eman dezakete, bai Internet bidez (www.donostiakultura.eus/eu/ikastaroak), bai kultur etxeetan aurrez aurre,  urriaren 4ra arte.

Zenbait ikastarotan izena emateko epea ikastaroa hasi baino astebete lehenago amaituko da eta 2027an hasten diren ikastaroak urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik.

---

Donostia Kulturak 2026-2027 ikasturterako prestakuntza-eskaintza aurkeztu du. 623 ikastaro (591 helduentzat eta 32 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian.

Matrikulazioa hiritar guztientzat dago irekita eta bi fasetan izango da:

  • Euskarazko ikastaroen matrikulazioa: irailaren 7an 16:00etatik aurrera, irailaren 13ra arte.
  • Gaztelaniazko ikastaroen matrikulazioa: irailaren 16an 16:00etatik aurrera, irailaren 27ra arte.

Aurten ere, euskarazko zenbait ikastarotan Belarriprest eredua errepikatuko da. Ikastaro horietan, maila baxua izan arren, ikasleak euskaraz mintzatzera gonbidatzen dira, betiere elkarlaneko giroan. Ikasleek eta irakasleek konpromisoa hartuko dute euskaraz hitz egiteko eta elkarri laguntzeko. 

DK Irratia, Larrotxene Bideo eta Musikagelako ikastaroak nabarmentzen dira. 

Ohiko ordutegiak irailaren 7ko 16:00etatik aurrera:

  • Intxaurrondo, Loiola, Larrotxene, Larratxo eta Lugaritz: 16:00-20:00
  • Egia, Casares-Tomasene, Okendo eta Ernest Lluch: 10:00-14:00 / 16:00-20:00
  • Aiete Kultur Etxea: 16:00-20:00, astelehenetan itxia (irailaren 8a salbu)
  • Larunbatak: Okendo, Ernest Lluch eta Aiete: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
  • Igandeak: Aiete Kultur Etxea: 10:00-14:00

 

Donostia Kulturaren 2026-2027 ikastaroak (pdf)

Donostia Kulturaren 2026-2027 ikasturtea: matrikula zabalik irailaren 7tik eta irailaren 16tik aurrera

Lekua / LugarDonostia / San Sebastián
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioIzen-ematea
Ordutegia / Horario—
Iturria / FuenteDonostia Kultura

Kokalekua