2026/10/08 - 2027/01/09

"DANTZA - Gertakizun soziala, bilakaera eta transmisioa"

"DANTZA - Gertakizun soziala, bilakaera eta transmisioa"

"DANTZA - Gertakizun soziala, bilakaera eta transmisioa"
Erakusketa

Deskribapena

Euskaldunok gure kulturarekiko erakutsi dugun maitasunari esker, ohiturazko dantza errepertorio aberats eta ikusgarria gorde dugu.Euskara eta euskal dantza, horiek dira komunikatzeko, sentitzeko eta bizitzeko ditugun berezko lengoaiak. Hitzen bidez gorpuzten da euskara, gorputzaren bidez hitz egiten du euskal dantzak. 

Fokus tematikoen bidez, artxiboko funtsez eta irudi garaikidez lagundurik, erakusketa honek dantza tradizionalak gure gizartean ukan duen eta daukan lekua esploratzen du, ondarearen eta aldaketen prismotik, transmisioaren garrantzia agerian utziz.

"DANTZA - Gertakizun soziala, bilakaera eta transmisioa"

Lekua / LugarHiri Barneko mediateka
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / HorarioAstelehenak eta ostegunak 14:00-18:00 / Astearte, asteazken, ostiral eta larunbatetan 10:00-18:00
Iturria / FuenteEKE

Kokalekua