"Desobedientes 18/98"
"Desobedientes 18/98"

Deskribapena
Tanttaka Teatroaren Desobedientes 18/98 lana 18/98 auziko epaiketatik unibertsitatera, unibertsitatetik mundura, eta desobedientzia zibilaren oinarrietara doa, eta desobedientziaren funtzionamendua eta egungo gizarteak duen haren premia azalduko ditu.
Ainhoa Zientzia Politikoetan doktoratu berri da eta doktoretza-tesia defendatu behar du epaimahai akademiko baten aurrean. Tesiak desobedientzia zibila jorratzen du, gure demokrazietan indarrean dagoen eta beharrezkoa den borroka-praktika gisa, eta, aldi berean, esanahiz betetako adibideen bitartez, eskubide zibilen historian eta haiek irabazteko bidean desobedientzia zibilak izan duen rol erabakigarriaz hitz egiten du.
Bestetik, Desobedientes 18/98 lana bete-betean murgilduko da, Garzon epaileak irekitako eginbide batzuetatik abiatuta, 18/98 sumarioaren makro prozesu judizial polemikoan, zeinetan eskubide zibilak gizarte-mugimenduei lotutako oinarri batetik defendatzen zituzten hainbat pertsonaren prozesamenduaren adierazle izan zen.
Fitxa artistikoa:
- Egilea: María Goiricelaya
- Itzulpena: Aiora Enparantza
- Antzezleak: Miren Arrieta / Aiora Enparantza, Iñigo Azpitarte, Klara Badiola, Kepa Errasti, Omar Somai
- Zuzendaritza: Fernando Bernués, Mireia Gabilondo
- Zuzendari laguntzailea: Laia Bernués
- Gune eszenikoa: Fernando Bernués
- Argiztapen diseinua: David Bernués
- Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones
- Jantziak: Ana Turrillas
- Argazkiak: Gorka Bravo
- Administraritza: Maite Gorrotxategi
- Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas
- Ekoizpena: Paola Eguibar
- Banaketa: Portal 71

Antolakuntzagile
Tanttaka Teatroa