Ekitaldi hau jada igaro da. Ikusi datozen ekitaldiak
2026/09/29

Miguel de Unamunoren Eguna 2026

Día de Miguel de Unamuno 2026

Miguel de Unamunoren Eguna 2026
Bestelakoa

Deskribapena

Bilboko Udalak urtero gogoratzen du Miguel de Unamuno y Jugo idazlea 1864ko irailaren 29an jaio zela. Unamunori eskainitako Egunaren ospakizunaren barruan, saiakeragile eta pentsalari bilbotar ospetsuaren lana eta figura zabaltzeko hainbat proposamen programatu dira. Aurten, idazlea eta zientzia arteko izandako harremana izango da gai nagusia.

Irailaren 28an, astelehenean, 12:00etan, Bilboko ospetsu honen jaiotzaren 162. urteurrena gogoratuko da, Unamuno plazan dagoen idazlearen eskulturaren ondoan lore eskaintza eginez. Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izango da ekitaldiko buru, eta bertan izango dira udalbatzako ordezkariak eta egilearen senideak, hala nola Elsa de Unamuno eta Carmen Santos de Unamuno birbilobak.

UNAMUNO ETA ZIENTZIAREN ARTEKO HARREMANARI BURUZKO ERAKUSKETA

Aurtengo omenaldiaren inguruko ekitaldien barruan, Abandoko Udaltegian (Barrainkua, 5) “¡Que inventen ellos! Miguel de Unamuno y la ciencia” erakusketa irailaren 28tik urriaren 30era arte egongo da ikusgai, Bilboko Udalak, Salamancako Unibertsitateko Kultura Zientifiko eta Berrikuntzako Unitateak eta Unamuno Etxe Museoak antolatuta.

Irailaren 28an erakusketaren inaugurazio ofiziala egingo da 19:00etan Abandoko Udaltegian eta udal ordezkariak, Unamunoko Etxe Museokoak eta Salamancako Unibertsitatekoak izango dira bertan.

Denbora luzean Miguel de Unamunok zientziaren aurrean izan zuen jarrera kontraesankorrari buruz hitz egin da; hala ere, erakusketa honek bere belaunaldiko giro zientifikoarekin izan zuen lotura sakon eta ez oso ezaguna erakusten du.

Erakusketa bi ataletan banatzen da. Lehenengoan, idazle bilbotarrak bere bizitzan zehar izan zituen zientzia-munduko pertsona ospetsuenekin harremana aurkezten da, horien artean Ramon y Cajal, Gregorio Marañón, Albert Einstein, Marie Sklodowska-Curie, José Rodríguez Carracido edo Blas Carrera y Felipe. Helburua garapen zientifikorako ekarpen erabakigarria egin zuten figura horiei omenaldia egitea da, horietako batzuk, gaur egun, ez baitira hain ezagunak akademizismoaren eremutik kanpo. Eta bigarren atalean, idazleak pertsonaia horiekin izan zuen harremana erakusten da, dokumentu, gutun, argazki eta liburu sorta baten bidez.

HITZALDIA BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN

Bestalde, Bidebarrieta Kulturguneak Miguel de Unamunok zientziarekin izan zuen harremana azpimarratzen duen hitzaldia hartuko du irailaren 29ko 19:00etatik aurrera. Marta García Gasco, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Artearen Historian lizentziaduna, eta erakusketaren komisarioa izango da; eta Ana Chaguaceda, Salamancako Unamuno Etxe Museoko zuzendaria izango dira hizlariak.

Bien arteko elkarrizketa aukera paregabea izango da zientziarekin hitz egiten eta eztabaidatzen duen Unamuno hori jendeari hurbiltzeko, baita ezagutza zientifikoak zabalik uzten dituen galderei aurre egiten dien Unamunori. Begirada bat bere garaiko zientzialariekin zituen harremanei eta gure garaiko pentsalari handienetako batengan zientziak piztu zituen kezkei.

Sarrera doan izango da lekua bete arte, eta streaming bidez emango da ere, Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalaren bidez.

MIGUEL DE UNAMUNO 2025 SAIAKERA SARIAREN ARGITALPENA

Idazle bilbotarraren ibilbidea ospatzeko ekitaldien barruan, Udalak 2025eko Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren XXVI. Edizioaren euskarazko irabazlea argitaratu du. Joxe Manuel Odriozolaren "Heriotzak bizi gaitu" lana da, Erein Argitaletxeak argitaratua.

Miguel de Unamuno Saiakera Saria Udalak urtero antolatzen dituen hiru literatur sariketetako bat da, kalitatezko lan sarituak argitaratzen laguntzeko eta talentu literario berrien agerpena sustatzeko helburuekin. Proiektu honek Bilboko 2023-2023 Kultura Plan Estrategikoaren xedekin bat egiten du, argitalpen-eremuari tokiko kultura-ekosisteman barruan laguntzan eragiten duelako.

Miguel de Unamunoren Eguna 2026

Lekua / LugarBilboko Liburutegia (Bidebarrietako Liburutegi Nagusia)
Herria / Municipio
Prezioa / PrecioDoan
Ordutegia / Horario—
Iturria / Fuentebilbaokultura.eus

Kokalekua