Dirdir 2026 - Zinema eta zuzeneko musika jaialdia
Dirdir 2026 - Festival de cine y música en directo

Deskribapena
Dirdir ARKABIAn egingo den zinema eta zuzeneko musikaren jaialdi berria da, eta hirian urteroko hitzordu bihurtzeko asmoz sortu da. Bertan, mota askotako musikariek beren lana aurkeztuko dute, irudi zinematografikoarekin lotuta.
Aurtengo edizioan, honako musikari hauek izango dira: Zabala, Christina Rosenvinge, Víctor Herrero & Lorena Álvarez, Amorante eta Fantasma Sur. Talde horiek zuzenean joko dituzte ematen ari diren filmetarako konposatutako soinu-bandak. Askotariko musika unibertsoetatik datozen artistak bildu ditu kartelak eta interes bera dutenak: zuzeneko musikaren bidez mugimenduan dabilen irudiarekin solasean aritzea.
Kontzertuez eta emanaldiez gain, programak saio bi izango ditu, eta saio horietan, hainbat gonbidatuk publiko orokorrarekin partekatuko dituzte beren sormen prozesuak. Edizio honetan, Zabala izango dugu gurekin, Bilbon bizi den Jon Aguirrezabalaga konpositorea eta ekoizlea, baita Isaki Lacuesta zinemagilea, ikusizko artista eta musikaria ere.
Saio bakoitzeko sarrerak 10 euro balio du, eta festibal osorako abonamenduak, 40 euro. Maisu-klasea eta solasaldia aldiz, doakoak dira, aldez aurretik gonbidapena aterata.
Egitaraua:
- Irailak 26 – Zabala: musika-ekoizpenari buruzko eskola magistrala + Zabala: “Taxi Driver”, zuzeneko musikarekin.
- Urriak 17 – Lorena Álvarez & Víctor Herrero: “Amanece, que no es poco”.
- Azaroak 14 – Isaki Lacuestarekin solasaldia + Fantasma Sur: “Un año, una noche”.
- Abenduak 12 – Amorante: “Los pájaros”.
- 2027ko urtarrilak 21 – Christina Rosenvinge: “Un concierto de cine”.