2026/12/29

Dokumentala: "Antzarra zerumugan"

Documental: "Antzarra zerumugan"

Dokumentala: "Antzarra zerumugan"
Zinema eta ikus-entzunezkoak

Deskribapena

Lekeitiarrentzat antzar-jokoa bat eta bakarra da munduan, parekorik gabea. Baina hala al da benetan? “Antzarra zerumugan” dokumentalak hori deskubritzen lagunduko dizu, antzar-jaiaren inguruan sortu izan zaizkigun galderak erantzuten edo agian zalantza gehiago sortzen.

Antzar-jokoak garai eta txoko anitzetara ere eramango zaitu, historian zehar hamaika kontakizunetara. Antzar-jokoak hainbat identitate ditu hainbat tokitan, Lekeitioko antzar-jokoak berea duen bezala, bere nortasuna.

Dokumentala: "Antzarra zerumugan"

Lekua / LugarIkusgarri Aretoa
Herria / Municipio
Prezioa / Precio5 €
Ordutegia / Horario18:30

Kokalekua