Dokumentala eta solasaldia: "Goian Bego"
Documental y coloquio: "¿Descansa en paz?"

Deskribapena
Antolakuntzak jakinarazten du:
Bilbon «¿Descansa en paz?» dokumentalaren estreinaldia eta ondorengo solasaldia
Maite dugun pertsona bati duintasunez eta haren sinesmenekin bat etorriz agur esan ahal izatea aitortza eta babesa merezi dituen premia da. Hala ere, familia askok ez dute horretarako aukerarik bizi diren lekuan, edo zailtasun handiak izaten dituzte.
Iraupen ertaineko dokumental honek musulmanen erlijio-sinesmenekin bat datorren hilobi duina izateko aukerari heltzen dio. Hainbat hilerritan barrena —Bilbokoa tartean— eta lekukotasun ugariren bidez, errealitate horretara hurbiltzen gaitu. Aniztasunaren aitortza, erlijio-askatasuna eta eskubideen berdintasuna nabarmentzen ditu, eta gogoeta egitera gonbidatzen gaitu: zer esan nahi du leku batekoa izateak, bertan zure sinesmenekin bat etorriz ehortzia izateko aukerarik ez baduzu?
EGITARAUA
-
Aurkezpena: Ellacuría Fundazioa; Carlos Vázquez, Zinema Ikusezinaren Jaialdiko zuzendaria; eta Lúa López Ribes, dokumentalaren zuzendaria.
-
«¿Descansa en paz?» dokumentalaren emanaldia.
-
Solasaldia honako hauekin:
-
Maysoun Douas, Entierro Digno elkarteko presidentea eta dokumentalaren ekoizleetako bat.
-
José Antonio Fernández Celada, Bilbao Zerbitzuak erakundeko zuzendari kudeatzailea (Bilboko Udala).
-
Ayman Gaafar, Espainiako Batzorde Islamikoaren Euskadiko ordezkaria.
-
Moulay Driss, Bilboko Al Forkan meskitakoa.
-
Sarrera librea da, leku guztiak bete arte. Izena emateko: https://labur.eus/descansaenpaz.
Emanaldi hau Bilboko «Film Sozialak» Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren aurretiazko ekitaldia da.
Ellacuría Fundazioak, Entierro Digno elkarteak eta Bilboko Zinema Ikusezinaren Jaialdiak elkarlanean antolatua.