"Donde nace la voz"
"Donde nace la voz"

Deskribapena
Vitoria-Gasteizko Udalak, Gizarte Politiken Sailaren bitartez, nazioarteko proiekzioa duen musika-proposamena eskainiko du BIZANen programazioaren barruan, herritar guztientzat irekia. Estíbaliz Martyn sopranoak eta Sergio Kuhlmann pianistak "Donde nace la voz" kontzertua emango dute urriaren 29an, 18:00etan, Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko Isaac Albeniz Areto Nagusian.
"Donde nace la voz" kontzertuak ahotsaren eta pianoaren bidez hainbat garai, estilo eta emoziotan barrena ibilbidea egitea proposatzen du. Errepertorioak opera-aria handiak, zarzuela, antzerki musikala eta zinema-banda ezagunak uztartzen ditu. Hari bati esker, piezak elkarri lotuko zaizkio ikuskizun dinamikoan. Jantzi-aldaketak eta ikus-entzunezko baliabideak erabiliko dira, publikoari musika-lengoaia desberdinak hurbiltzeko. Proposamenak musika adin guztietako publikoak hunkitzeko gai den lengoaia unibertsal gisa aldarrikatzen du.
Estíbaliz Martyn abeslari eta aktore espainiarrak nazioarteko ibilbide sendoa du antzoki, auditorium eta jaialdietan, bai opera-ekoizpenetan, bai ekoizpen sinfoniko eta eszenikoetan. Ondoan Sergio Kuhlmann izango du, pianista, zuzendari, konpositore eta moldatzaile brasildarra, hamabi urtez operako maisu gisa lan egin eta Goiás Estatuko Orkestra Filarmonikoa zuzendu zuena.
Kontzertua BIZANen esku-hartze komunitarioko programaren parte da, eta zentro horietako kultur eskaintza zabaltzea eta musikarekiko eta kantuarekiko zaletasuna sustatzea du helburu. Ekimenak, gainera, herritar guztien artean BIZANen jarduera ikusarazten eta adinekoen partaidetza soziala indartzen laguntzen du. Anfiteatrorako sarrerak oraindik eskuragarri daude BIZAN zentroetan 3 euroren truke.