Donostia Zinemaldia 2026 Iruñean
Donostia Zinemaldia 2026 en Pamplona

Deskribapena
Diego Lunak CENIZA EN LA BOCA aurkeztuko du astelehenean GOLEM BAIONAn, DONOSTIATIK IRUÑERA zikloaren barruan.
Astelehenean, irailak 28, 19:30ean, Diego Lunak CENIZA EN LA BOCA filma aurkeztuko du Golem Baionan, Donostiako Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean parte hartu ondoren. Urriaren 2ra arte, ostiralarekin, Zinemaldian proiektatu berri dituzten bost film ikusi ahal izango ditugu.
74. Donostiako Zinemaldiko onena, Iruñetik atera gabe. GOLEM BAIONAk De San Sebastián a Pamplona / Donostiatik Iruñera ohiko zikloaren XVI. edizioa hartuko du. Irailaren 28tik, astelehenarekin, urriaren 2ra arte, ostiralarekin, Zinemaldian proiektatu berri dituzten bost film ikusi ahal izango ditugu, esklusiban eta primizian. 19:30ean izango dira saioak, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin. Sarrerak 6,50 euro balio du; astearteko tarifa bereziak, ordea, 2 € balio du, 65 urtetik gorakoentzat (Senior Zinea).
Zikloa astelehenean hasiko da, irailak 28, CENIZA EN LA BOCA filmarekin, Horizontes Latinos sailetik zuzenean. Brenda Navarro idazle mexikarraren izen bereko nobelaren egokitzapena da, eta Diego Luna zuzendari eta gidoilariak aurkeztuko du.
Asteartean, irailak 29,SUCEDERÁ ESTA NOCHE izango dugu, Nanni Morettiren komedia erromantiko gazi-gozoa. Veneziako Zinemaldian aurkeztu zuten, eta Publikoaren saria jasotzeko aukera du Perlak sailean. Euskadiko Filmategiko zuzendari eta Zinemaldiko Zuzendaritza eta Hautespen batzordeetako kide den Joxean Fernándezek aurkeztuko du filma.
Asteazkenean, irailak30, Jesse Eisenbergen THE DEBUT komedia dibertigarri eta sofistikatuaren txanda izango da –Julianne Moore eta Paul Giamattirekin–, Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatu ondoren. Quim Casas SSIFFeko zuzendaritza eta hautaketa batzordeko kideak aurkeztuko du filma.
Ostegunean, urriak 1, AZKEN AGURRA izango dugu: komedia beltza da oraingoan Koldo Almandozen azkena, eta Sail Ofizialean parte hartuko du lehiaketatik kanpo. Filmeko lantaldeak aurkeztuko du.
Eta, ostiralean, urriak2, FATHERLAND izango dugu zikloa amaitzeko, Perlak sailekoa, Pawel Pawlikowski zuzendariak Canneseko Zinemaldian Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra saria irabazi ostean. Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak aurkeztuko du filma.